2006-10-04

Zein da Satortzulo?

Gaur hankaz gora erori naiz ia. Oraindik ez naiz guztiz nere onera etorri.

Mezu bat postontzian. Bidaltzailea: Satortzulo. Iriki det eta…

Eta…

____


Orri hau bisitatzen dezuenok, ezagutzen dezue aspalditik Satortzulo. Tarteka bere iritzia uzten du, eta nik beti hartzen det gogo onez honen parte-hartzea. Nola ez ba! Zein da baina Satortzulo?

Nahiago du itzalean aritzea. Patxitraperon historikoa baita, jakin-mina piztea normala da. Zein ote da benetan? Gizonezkoa ote da? Emakumezkoa? Umemoko azkar bat? Agure bizkor bat? Beharbada nere pareko bizilaguna da. Beharbada nere herriko alkatea. Edo supermerkatuko kajera, edo nere aspaldiko irakasle bat, lagun bat, andregai bat…

Jakin-mina eta antsia uztarri berean ipintzen ez dituen honentzako, ze gauza polita, norbait itzalean lagun dezula jakitea. Nere aingeru goardakoa ez bada!

____


Aurreko bi pasarteak, artxiboa jaso aurretik, arratsaldeko zazpiak aurretik pentsatzen nuena.

Itzal guztiak desegin dira ordea. Eta ai, ai! Deskuidatu ez da ba! Nahi ez zuen artxiboa bidali dit!

Derrigortuta nago erakustera. Bihar arte itxoin beharko dezue. Zuen hobebeharrrez, ulertzen didazue. Jasotako ezustekoa, zuen jakinminaren tamainakoa izan dadin, gehiago goza dezazuen.

Ikusiko dezue. Zuek ere hankaz gora eroriko zerate.

Satortzulo, mezu hau irakurtzen badezu… Eskerrikasko benetan, eskerrikasko bihotzez artxibo hori bidaltzeagatik. Sentitzen det benetan hanka sartu izana, baina ardura haundiko arrazoiek behartzen naute erakustera.

Zuok, bihar goizean (osteguna), gogoa badezue jakina, zatozte hona, lerro honen azpira. Hementxe izango dezue esandako artxiboa.

___


Eta ostegun goiza iritsi zan...

















____

6 comentários:

  1. Nor ote? Ibarretxe? Josu Ternera? Atxaga? Felipe Juaristi, agian?

    Traperito de Urrechua, beti bezala, suspensearen maisu...

    Irrikitan nago baina... ez iozu satorrari halakorik egin, satorrak iluntasuna maite baitu eta itsua denez, nahiago du bera ere inork ez ikustea.

    ResponderEliminar
  2. Traperito de Urrechua, jajajaja!

    Zumarragarra naiz berez baina... Urrechuako ezizena gustatzen zait bai!

    Nere partetik, Jozu, Satortzulok segi dezake lasai satorraren moduan, guztiz libre da.

    Hori bai, nere paretik pasako balitz inoiz, ez nioke barkatuko kasu ez egitea!

    Horretaz ari gerala, zure itxura neretzako ere, Jozulin, honen tamainako misterioa da ;-)

    ResponderEliminar
  3. oso oso oso ona!!!

    mundiala!!!

    ia lehertu nauk, ez nian nire pertsonalitatearen bestea ezagutzen,

    eskerrikasko nire beste nia erakusteagatik

    ResponderEliminar
  4. Patxi, zelako barriak! Ofizinan bolumena igo eta ondoko lagunak pe gerturatu dia satorzulo entzutera! Hi bai artista.

    ResponderEliminar
  5. Tira ba! Parre batzuk eragin ditu eta, hau poza!

    Satortzulo, ikusten dezu zer dakarren blog honetan lehiaketak irabazteak. Oso sari atipikoak!

    ResponderEliminar