2006-11-29

Arantxa bider bi

"Euskaldunok munduan ez dugu parerik" dio abestiak…

Horixe etorri zitzaidan ba burura herenegun, Arantxa Etxeberriari begira, Teknopolis saioan:

Bizitza artifizialari buruzko alkarrizketa bat egin zioten. Lehenbizikoz erderaz ikusi nuen, eguerdian; bigarrenez berriz, gauerdian, euskeraz.

Etxera deitzen dizute, eta esaten dizute alkarrizketa bat egin nahi dizutela telebistarako, ea prest zauden. Zuk tira, ba… Baietz. Bileratxo bat egiten dezue hurrengo egunean xehetasunak zehazteko. Alkarrizketak ze luzera izango duen: hainbeste; zein izango diren galderak: hau eta hau, ondo da, konforme; halako ordutan, halako tokitan, ze jantzi eramango det? Ondo datorkizun bat, berdin dio, edozein, ados ba, bihar arte…

- Ai, barkatu, xehetasun txiki bat ahaztu zait esatea…

- Zein?

- Bi alkarrizketa egingo ditugu, bata euskeraz, eta bestea gazteleraz, inporta ez bazaizu…

Arantxa gaixua imajinatzen det momentu horretan, txistua eztarrian behera bidaltzen, mingaina lotu nahiean baina ezinean; ez dago ihesbiderik, baiezkoa esatea beste erremediorik ez daukazu, Arantzazu…

- Ejem.. E.. Bai, e… Ados ba…

(mekaguen la rusia!!!!!)


_____


Oso gauza interesgarriak esan zituen, baina onen-onena neretzako, alkarrizketaren edukia baino, pagotxa goxo-goxua benetan, Arantxa aurrez erantzunak zituen galderak atzera erantzuten ikustea izan zan, antzerki-sen zinez paregabez…

Alkarrizketatzailea ere, Aitziber Agirre, polito aritu zan, nahiz ez duen Arantxak adinako meritua, holakoetara, gehixeago edo gutxixeago, ohituta egongo da eta.

Nabarmen pasa zuen proba Arantxak.

Nik baina, galdetzen diot nere buruari, munduan beste nunbaiten gertatzen ote dan halakorik; alkarrizketatuak bi hizkuntzatan erantzuteko zera hau alegia.

Bi aldiz kobratuko zuen? Ez nuke esango. Errexago gertatuko zan, euskaldun zintzo gisa ahalegin erantsi hau onartzea, berari dagokion moduan...

filosofiaz.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário