2006-11-28

CSI (III)

Beste altxor txiki bat, DNA eta latex eskularruen artean. Oraintxe bertan telebistan, CSI telesailean ikusitakoa:

Psikopata bat Grissom ikerlari burua hiltzera doanean, Catherin bere laguntzailea azaltzen da, eta psikopata tiroka akabatzen du.

Handik gutxira, kafe hartzen ari dira: Grissomek esaten dio Catherini,
sentitzen duela horrelako atakan jarri izana.

Horrela erantzuten dio Catherinek Grissomi - lasai, erabakitsu -:

- Ez det zalantzarik egiten, eta ez det atzera begiratzen. Hori da nere bizi-jarrera

- Nik bereziki miresten dedana - erantzuten dio Grissomek.

____


Nork bere buruari egin beharreko bi funtsezko galdera:

- Zenbatetan egiten dezu zalantza?
- Zenbat begiratzen dezu atzera?

Ni Catherinekin ados: izaera baino, gehiago da jarrera.

_

Sem comentários:

Enviar um comentário