2006-11-19

Dana eman, erdia eman (II)

Galeraren samina.


- zer nahi dezu, nataifresa, ala Kojak?

- Kojak emaidazu.


Zeure izaera da. Ezin dezu saihestu. Lasaiagoa bazina, patxadatsuagoa, beharbada txupatxusa gozo gozo laztanduko zenuke, leun leun, mantso mantso, erabat desegiteraino… Baina nahi gabe kosk egitea ateratzen zaizu. Kosk, eta horren ondoren kosk, kosk, kosk… Katakrosk…

Mingainarekin txupatxus hondarrak kentzen hasi zeranean… haginean zulotxoa nabaritzean, orduantxe konturatu zera, enpaste berri bat erori zaizula.

Bigarrena aste honetan (eta astea ez da oraindik bukatu).

Atzera egiten dezu denboran; urrak krosk, krosk, erreztasunez, bildur izpirik gabe txikitzen zenituen garaiak gogoratzen dituzu…

Bapatean, duela bi aste haginlariari egin zenion bisitaren oroitzapenak beste guztiak bortizki desegiten dituen arte:


Haginlariarenean


- Bai, ba… enpaste bat daukazu, eta gero, betortzaren ondokoan, hor rekonstruitu egin beharko zaizu. Funda bat ipini beharko dizugu.

- Funda bat? Eta hori zenbat da?

- Ba… Oraintxe esango dizut e? …. Bai, e… 450 euro.

- 450 euro???

- Bai, hori da.


Dana ezin emango diot batera haginlariari. Erdia momentuan, eta beste erdia aurrerago.

____

4 comentários:

  1. one: zahartzaroa, Trapero, zahartzaroa...

    two: nire hurrengo bizitzan dentista izan nahi dut dirua zakuka irabazteko

    three: rodrigo eta gabriela hauen bideoa, ederra!

    ResponderEliminar
  2. Arrazoi Jozulin, zahartzaroa, zer bestela?

    Ea noiz asmatzen dituzten erabili eta botatzeko hortzak. Bizarra kentzeko makinatxoen ondoan, supermerkatuko apaletan...

    Nik egia esan, hurrengo bizitzan, dentista izan baino mila aldiz lehenago, nahiago det dentistaren senarra izan!

    ResponderEliminar
  3. Nahiago dentistaren seme golfoa...

    ResponderEliminar
  4. Nire ere gertatu zait.
    Gero gustua hartzen diote eta hagin guztietan jarri nahi dizute funda. Eutsi gogor, Patx.

    ResponderEliminar