2006-11-09

Emergencia social

Aurreko mezutik dator

Ze erantzun klase da hori? "Hay informes que llegan del lehendakari…"

Parregurea pizten zaizu, zentzugabekeriaren tamaina ikusita.

Hura bota zuen, beste edozer bota zezakeen bezela. Kontua da, ez daukala nik egindako galderarentzako erantzunik. Kontua da, legea saihesteko ahalmen guztia duela, eta badakiela.

Zertaz ari da alkatea berriz, "emergencia social" dioenean?

Ba, auzo-komunitate horretan, pertsona edadetuak eta ezinduak bizi direla, igogailua behar dutenak.

Aspalditik esistitzen da behar hori. Aspalditik esistitzen dan bezela, auzo-komunitate honetan, beren etxearen balioa haunditzeko nahia.

Zein izan da auzo-komunitate honen jarrera, urtetan, udalak bata bestearen atzetik ezezkoak eman dizkion bitartean?

Pertsona edadetu eta ezindu hoien beharrak bultzatuta, igogailua ziurtatuko lukeen beste aukera batzuk ikertzea, behin eta berriz eskatzen zitzaion bezela? Bide publikoari ahal dan metro gutxien kenduko dion aukerak aztertzea?

Ez. Kosta ahala kosta, bereari eutsi. Etxeek balioa irabazi behar dute.

Eta baita lortu ere. Baita udalak etsi ere azkenean, harrigarriki.


Emergencia social

Halaxe da. Emergencia social. Emergencia social, interes partikularrak interes publikoen gainetik ipintzea; emergencia social, herri osoak gozatu beharreko proiektu bat (erriberako proiektua) baldintzatzea, auzo-komunitate honen nahietara makurtuz; emergencia social, benetan emergencia social, udalak komunitate honi abantaila ekonomiko justifikaezinak ematea. Emergencia social, beste komunitate batzuk erabiliko duten prezedentea sortzea, oraindik bide publiko gehiago galtzeko aukerari bidea zabalduz; emergencia social, legearen gainetik salto egitea kaltetuei erreklamazioak publikoki egiteko aukera ukatuz. Emergencia social, horrelako erabaki garrantzitsuak, herriaren interesak hain nabarmen baldintzatzen dituztenak, erdi-isilean hartzea. Emergencia social alkatearen ikuspegi atzerakoia, erribera betirako atzekalde eta aparkaleku izatera kondenatzean.

____


Erabakia hartuta dago. Ukatu egiten zait erreklamatzeko daukadan eskubidea.

Kontsolamendu bakarra dago. Isilean gorde nahi dana, ageri-agerian jartzea. Informazio guztia zabaltzea, mundu guztiak ezagutu dezan.

Duela gutxi, aukera gutxi zegoen. Orain desberdina da. Orain informazioa zabaltzeko aukera berriak daude. Aukera paregabeak daude...

Eta horretan saiatuko gera.


____

Sem comentários:

Enviar um comentário