2006-11-26

Gaztain bat emango didazu?

Gaur arratsaldean gaztainsaltzailearekin egin det topo kalean.

Nere haurtzaroko irudirik maiteenetakoa, gaztainsaltzailearen lokomotorarena da, herriko plazan. Egunkari orriz egindako kukurutxoak, gaztain erreen usaia… Gauza gutxi egongo dira, hain txikiak izanik, hainbeste betetzen nautenak.

Horrexegatik eseri naiz bakarrik banku batean, nere gaztainak jatera.

Bera azaldu danean.

Neska irripartsu bat. Hurbildu zait eta…

- Gaztain bat emango didazu? Hain tentagarri zaude ta, hemen erdian…

…...

Tentagarri…

Gaztainengatik ari zan noski, baina atmosfera hain zan intimoa, berezia, ni ere zipriztindu nauela "tentagarri" horrek.

Pixkabat beranduago izan da, zerbaitekin akordatu naizenean. Kezkatxo batek, aldi berean irriparrea kendu eta piztu didanean.

Gaztainsaltzaileak saldu dizkidan gaztainen erdiak txarrak baitzeuden.

Txarra hartu ote du? Ona hartu ote du?

...

Bizitzaren alegoria politagorik...

____

3 comentários:

  1. Forrest Gumpen bonboien antzera...

    ResponderEliminar
  2. `bizitza gaztainez betetako kukurutxo bat bezalakoa da, inoiz ez dakizu zer suertatuko zaizun` jajaja

    kasu honetan, dirudienez, gaztain ustel mordoxka bat. jajja

    ResponderEliminar
  3. Ahaztuta neukan pasarte hori, Jozulin, antzeko zerbait litzateke, egia.

    Itziar, ezkortasun hori! Kukurutxoan erdiak txarrak zeuden (zeozer aprobetxatu nituen), baina beste erdiak zoragarriak zeuden.

    Danak txarrak tokatu balira ere, zuk diozun bezela, berdin egongo nintzen banku bakarti hartan eserita, berdin agertuko zan ezerezetik bezela neska irripartsua, berdin oparituko zidan "tentagarri" zoragarri hori...

    Zuk jositako esaldia berriz, polita oso "`bizitza gaztainez betetako kukurutxo bat bezalakoa da, inoiz ez dakizu zer suertatuko zaizun"

    Copyright-a erdibana!

    ResponderEliminar