2006-11-16

Gomendio bi

Atzo Luistxo Fernandezi begira egon nintzan pixkat, Azpeitian eman zuen hitzaldiari, Uztarria.com-ekoek grabatu zuten hori.

Sareko gauzarik politenetakoa, neretzako, jendea mailaz maila nola tximeleta bihurtzen dan ikustea da. Bere idatzien bidez ezagutzen dezu lehendabizi, xomorroa bere kuskuan gordeta dagoenean…

Zure buruari galdetzen diozu: Ze ahots ote dauka? Ze itxura? Haren lehenengo irudia iristen zaizu, xomorroak bere muturtxoa erakusten dizu: Aiba! Ba ez zan ni pentsatzen nuen potzolo bibotedun hori.

Geroago, gorputz guztia ikusten diozu, oraindik hegalak zabaldu gabea: haren pokastin bat iristen zaizu. Eta esaten dezu, kontxo, guztiz serioa zalakoan, begira ze txispa daukan…

Eta halako batean, azkenean, hegaka ikusten dezu, haren lehenengo bideoa ikusten dezu, eta esaten dezu: begira, mantso mantso mugituko zalakoan, begira ze graziarekin mugitzen dan!





Hegan ikusi nahi duenak, klikatu irudiaren gainean (firefoxzaleok, badakizue: xaguari eskubian klik: view page in IE tab).

____


Entzun nizkionetatik, bat hartu nuen gogoan: ez degula hartu interneten trena, ihes egin digula eta atzetik goazela. Hau dek hau. Ni barruan gindoazelakoan…

Tira ba. Trenari pixkat hurbiltzeko: hemen dijoaz gomendio bi, plataforma berriak sortzen ari diren hoientzako. Codesyntax, Gorka Julio, eta gainerantzekoak:

Sarean aurkitu ditudan bi zerbitzu oso interesgarri, euskeraz lehenbailehen ikusi nahi nituzkeenak. Beharbada ezagutzen dituzue, baina badaezpadaere, inork gogoan hartu edo gustatuko zaizkiolakoan.

Bat, eta Bi.

____

3 comentários:

  1. Sare sozialak? horrelakoak behar ote ditugu euskaraz?

    Dena dela, nik ez dut horrelako sare sozialetan askorik sinesten, esperientziagatik diot. Pare bat edo hirutan sartu naiz eta ez zait intereseko ezer etorri.

    ResponderEliminar
  2. Gari, nik behintzat, ez daukat zalantza izpirik. Horrelakoak ere behar ditugu. Gehiago esango dizut, demokrazia etorkizunean, sare sozialetan oinarrituko dala esango nuke. Susmo bat baino ez da, baina apusturik egin nahi bazenu, hartuko dizut.

    Bideo-blogari berrientzako bideoak trinkotu eta erakusteko plataformak ere ondo leudeke: Bliptv horretan, izugarri errex eta azkar eman det izena eta igo ditut bi bideo proba egiteko.

    ResponderEliminar
  3. Patxitraperorekin egin dut bat sare sozialen eskaeran. Dena dela, Garik galdera potentea planteatu du: "horrelakoak behar ote ditugu euskaraz?". Ez duzula sinesten diozu. Azkenotan sare sozialak aipatu ohi dira etorkizuneko bide bezala, hezkuntza munduan ere bai. Neuri sare sozialen inguruan ideia batzuk okurritu zaizkit, baina nahi nuke gaiari hobeto heldu eta ez probatu gabeko entusiasmo-liluran jausi. Beraz, Gari, mesedez, zehaztu ahal duzu zergatik ez duzun sinesten, edo euskaraz behar ote diren zergatik planteatu duzun?

    ResponderEliminar