2006-11-12

Herriari bueltak ematen

- Zenbat sufritu ote dedan, nere alabaren kontura - Esaten zidan aurrekoan nere lagun batek.

Orain 23 urte omen dauzka bere alaba horrek. Zeharo arduratsua, jatorra, orekatua … Edozein amarentzako, harro erakusteko moduko alaba perfektua.

- Zuk ez dakizu zer dan, alabak 15 urte, parrandara irten, goizeko seiak jo, eta etxera ez dala bueltatu ikustea.
- Baina zer zan, burugabe hoietakoa ala?
- Ez baina…
- Orduan, hura etxeratu arte, begirik bildu gabe igual…
- Hoixe, makina bat gauetan.
- Eta? Disgustorik edo, sustorik inoiz bai?
- Ez, inoiz ez.
- Alper-alperrik sufritzen aritu zera beraz, urte mordo batean?
- Ba bai, zer esango dizut ba - erdi-parrez…

Neri, aparteko grazia egin zidan ordea, kontatu zidan xehetasun batek:

- Jakingo bazenu, zenbat guraso, goizeko zazpietan, kotxea hartu, eta herriari bueltak eta bueltak ematen, seme-alabak nun ikusiko…

- Etxera eramateko? - Nik -
- Ez ez, lasai geratzeko.





____

4 comentários:

  1. Kar, kar! Mundiala mezua amaitzeko aukeratu dozun argazkia!

    ResponderEliminar
  2. ai! zuri ere ailetuko zaizu ordua bai!, probextu,orain adin onenean daudela!
    ongi segi!

    ResponderEliminar
  3. Mundiala da bai!

    Askotan, denbora gehiago ematen det argazki egoki bat bilatzen, testua idazten baino. Gaurkoan merezi izan du dudarik gabe.

    Julen, egia da, aterako dira nere bila, ibiliko dira bueltaka, baina aurkituko ote naute? ;-)

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Patxi!
    Gaur idatzi duzunarekin barre egin det, baina aitortu behar det egia dela.
    Ondo ibili gauean galdu gabe jeje.

    ResponderEliminar