2006-11-07

INFORMES DEL LEHENDAKARI

Atzo hitzordua eskatu nuen alkatearekin, eta gaur izan naiz berarekin, goizeko bederatziak eta laurdenetan, puntu-puntuan.

Galdera bat neukan berarentzako; galdera horrentzako erantzunaren bila abiatu naiz.

Irrika haundi xamarra nuen jakiteko zein izango zan, eta harritu egin nau benetan alkatearen erantzunak…

____


Zumarragako udalak, bide publikoa oparitu (prezio sinbolikoan saldu) behar dio auzo-komunitate bati. Igogailua ipintzeko, eta eskilara kalera ateratzeko (eskilara zana, eurentzako: euren jabetzaren balioa haundituko du).

Gipuzkoan prezedenterik ez duen erabakia (udal batek komunitate bati emandako bide publikoko partzelaren tamainarengatik).

Ez dio oparitu behar txikikeria bat, baizik 20 metro karratu (4,60 luzeran x 4,55 zabaleran). Ez edozein tokitan, baizik eta zentro zentroan. Erriberako proiektua serioski baldintza lezakeen moduan, udal teknikoen esanetan ( azken urtetako txosten guzti-guztietan).

Gobernu batzordeak erabaki du, baina legez, erabakiaren ahalmena, ez da Gobernu batzordearena, baizik eta Udal batzarrarena, plenoarena.

Bai baitakit zein dan udal askoren jarduna: obrak egiten utzi, eta ondoren, bukatzen direnean, orduan egin (edo saihestu) legezkoa dan tramitazioa, galdetu diot:

- Orduan, obrak ezin dira hasi, Udal Batzarraren erabaki bat izan arte, ezta?

Udal idazkariak erantzun du:

- Jakina, espediente guztiek amaituta egon behar dute. Udal batzarraren erabakia, alegazioak egiteko epea, eta bigarren erabaki bat.

Alkateari galdera segidan. Nere galdera. Egin nahi nion galdera:

- Orduan, obrak egiten hasten badira, udal batzarraren erabakirik egon gabe, obra egiten utzi behar zaie?

Alkatearen erantzuna (hitzez hitz):

- Si porque hay informes que han llegado del lehendakari, y hay que dejarles hacer la obra por emergencia social.


Jarraituko du…

____

2 comentários:

  1. nik ere bazaukat ba nire herriko alkatearen esaldi antologiko bat gordeta,udalak egindako obra handi baten baimenaren galdera egin ondoren, komunikabideei hitzez hitz hau erantzuteko azala izan zuen:

    Ezin genuen baimenaren zain
    egon, luze baitoa gai hau.

    ResponderEliminar
  2. nere herriko alkatesaren pasarterik eztut baina "gure" lendakariarenak bai:
    "yo se bailar el agur jaunak y cantar el aurresku"...eta baztanera joan eta..."baztan y sus preciosas y arraigadas costumbres como las MULTIdanzas(mutildantzak),..."hitz batean erranda: migueliko.
    ongi segi!

    ResponderEliminar