2006-11-10

Mikroondas batek erreskatatu

Bidegabekeriak serio ozpintzen zaitu. Boterearen pareta sendoa joka joka ibiltzeak, zure esku hutsekin, nekatu. Fede txarrak, gezurrak, ustelkeriak, umorea lapurtu. Inpotentziak urduritu.

Etsitzea da aukera bat lasaiago bizitzeko; galtzea, zapaltzen uztea…

Beste bat, bizipoza eta irmotasuna uztartzen ikastea. Boterearen zirimola ilunak harrapa ez zaitzan lortzea. Lan zaila benetan, baina saiatu gabe, nola geratuko gera ba?

____


Atzo sutan ahaztuta utzitako zartagin baten antza haundia nuen. Beltz-beltza, kea bizi bizi goraka; nere ondora hurbiltzen zanak ere igertzen zidan erre usaia…

Mikroondas baten zaratak erreskatatu ninduen arte, algara batean jarriz.

Lagun baten kontakizun honek hain zuzen:


"Etorri zait lankidea, lanera sartzerakoan, goizeko seietan… Sutan! Errinozerontea zirudien.

- Jesus neska, zer gertatzen zaizu ba?

- Zer gertatzen zaidan? Ama tematuta dagoela, goizeko bostetan jaikitzen dala egunero nerekin gosaltzera. Erregutzen diot faborez ezetz, ohean geratzeko, baina berdin zaio, nerekin gosaldu behar duela derrigor!

- Eta?

- Eta? Ba esnezopak gosaltzen dituela, eta ez duela oraindik koilara aho barruan osorik sartzen ikasi! Zuk badakizu ze isiltasuna goizeko bostetan etxeko sukaldean? Mikrrondasa jarri behar izaten det, haren zurrut hotsarekin ez erotzeko… "




____

2 comentários:

  1. Iepa patxi

    Nire ustez 'erreta' egon behar direnak bidegabekeriak egin eta ustelkerietan sartuta daudenak dira. Zuk ahal zenuena egin zenuen, hau da, igogailuaren kontuari buruz alkateari erantzunkizuna eskatzea, eta horrek asko balio du.

    Egia da ere zure ausardia gutxik dutela eta horrek etsi zaitzakeela, baina halakoak izaten dira hastapen gehienak. Baina lasai, denborak bakoitza bere lekuan usten duelako.

    Dena den, errezeta bat ematen ausartuko naiz: politikarietaz ezin da ezer ez espero, maixuak baitira galderei zeharka erantzuten; eta gure alkateak oso ondo ezagutzen du bere lanbidearen alde hori.

    Zuk erre beharrean, hobeago deritzot poxpoloak zure mezuetan pizten jarraitzea. Eta anketako hatzetan erre usaina sentitzen duenak, berak jakingo du zergatik den.

    Aio

    (Manu Chaoren bideoklipa ez nuen ezagutzen, zoragarria)

    ResponderEliminar
  2. Egia esan, ez naiz hasi ere egin oraindik. Buruan gauza asko ditut. Oso gauza interesgarriak, lortzen oso zailak.

    Ea Zumarra.net martxan jartzen dedan lehenbailehen. Gauzak ondo egin nahi ditut eta, kosta egingo zait pixkat, baina etorriko da hori ere.

    Esan dezun gauza batekin ez nago konforme. Denborak ez du uzten bakoitza dagokion lekuan, zoritxarrez.

    Baina tira, garrantzitsuena bai da, norbera benetan nahi duen tokian egotea, belaunikatu gabe, eta ni, bolara honetan behintzat, ari naiz saiatzen gogotik.

    Ea probetxuzko zerbaiterako balio duen.

    ResponderEliminar