2006-11-15

Nuklearrak? Bai, eskerrikasko.

Roland Schenkelen hitzak dira, Europar Batasuneko ikerketa zentruaren zuzendariarenak. Fisikaria eta energi iturrietan jakitun haundia da Rolan Schenkel.

Zera dio:

"Energia nuklearra, energia berdea da. Hidraulikoarekin batera, gutxien kutsatzen duen energi iturria da, eta besteak baino seguruagoa da. 150 erreaktore ditugu europan; ez da istripu zibil bakar bat ere egon; 40 urtetan ez da inolako istripurik egon. Chernobyl ezkeroztik, izugarri hobetu da teknologia."

Beste hau ere badio:

"Gutxi barru, 3. belaunaldiko erreaktore nuklear zibilak izango ditugu. Erreaktore hauek propio diseinaturik daude erradiaziorik inola ere ihes ez egiteko. Eraso terrorista bat gertatuta ere ez, guztiz suntsiezinak izango dira, erabat seguruak."

____


Nik diot:

Gaur egun beraz... Zentral nuklearrak ez daude diseinatuta istripurik egon ez dadin, istripuak gerta daitezke; eta eraso terrorista baten aurrean, suntsigarriak dira…

...

Nuklearrak? Bai noski, eskerrikasko. 3. belaunaldiko hoiek, etor daitezela lehenbailehen. Bitartean, atera gure amonen errosarioak, has gaitezen lehenbailehen errezatzen.

____

3 comentários:

  1. Kontutxo bat aipatzea ahaztu zaio: zentral nuklearrek (baita hirugarren belaunaldikoek ere)hondakin erradiaktiboak sortzen dituzte.

    ResponderEliminar
  2. Modan jarri da hori esatea! hori esaten daben guztieri etxebizitza bat emongo netsake zentralan onduan edo gaiñian, baiña hantxe. Ia zenbatek esango leukien ona dala, zenbatek onartuko leuken bertan bizi izatia.
    Dana da propagandia.

    ResponderEliminar
  3. Egia. Ea ordurako zerbait asmatzen duten hori konpontzeko. Nik baietz esango nuke. Zeharo optimista naiz alde horretatik.

    Leire, ari dira bai saiatzen nuklearren aldeko giroa sortzen.

    Ni benetan uzten nau harri eta zur, inor nuklearren alde egoteak, istripuen, edo erasoen aukera inork ez baitu baztertzen. Nik esango nuke ez direla gai horrelako hondamendi baten tamaina irudikatzeko.

    Chernobylen ordez, frantzian gertatu izan balitz, edo New Yorken...

    ResponderEliminar