2006-12-11

21 paraleloa

Durangora juteko asmoa baneukan aurten, baina azkenean ez da tokatu.

Gaur telebistari begira ordea, bai piztu zaidala gogoa bertara juteko. Liburu bat erostera.

Txelu Angoitiaren. "Paralelo 21"

Argazkilari bizkaitar honek munduan zehar (21 paraleloan zehar) hamar urtetan hartutako irudiak bildu ditu, liburu batean. Argazki izugarri ederrak, ikaragarriak. Berari egindako alkarrizketa bat eman dute telebistan, eta bere argazkiak adina interesgarri iruditu zaizkit esaten zituenak.

Gehien gustatu zaidana, hauxe:

"Kontrakoa ematen duen arren, hirugarren munduko jendeak guk baino zorion pusketa haundiagoak ditu".

Egia gainera. Nik nere bidaiari garaian jasotako ondoriorik garbiena: oso gutxirekin, guk baino gehiago dute.

Olentzerori egin beharreko zerrendan, liburu hau lehenengo postuan. Maite nauzuenok, ez burua nekatu Olentzerori gauza inposibleak eskatzen neretzako. Errez erreza daukazue.




____

2 comentários: