2006-12-10

Agur, Zelai-Arizti

Atsekabea, tristura, etsipena… Baina batez ere, amorrua.

Zumarragako erdigunean lurrazpiko aparkaleku bat egiteko, Zelai-Arizti parkeko zuhaitz batzuk, zuhaitz ilara bat kendu egin beharko zutela. Horren berri neukan, azkena.

Jun dan egunean, erdialdeko beste berri batzuk bota zituztela ikusi nuen. Garabi haundi bat ikusi nuen zuhaitzak moztutako tokian.

Gaur bertatik pasa naizenean, ezin nuen sinistu ikusten ari nintzena. Danak bota dituzte.

Zerutik hau ikusiko genuen duela gutxirarte.






Dagoeneko batere ez dago.

Beti hor ezagutu ditugun zuhaitzak. Nahitaez gutako bakoitzaren historiaren parte ziren zuhaitzak…

Zergaitik ez du udalak hasieratik esan? "Zelai-Ariztiko zuhaitz guztiak bota behar ditugu, aparkaleku bat egiteko".

Jendeak kontra egingo zuelako? Horregatik egin dute epeka? Horregatik aukeratu dituzte egun hauek botatzeko?

Engainatuta, holaxe sentitzen naiz. Engainatuta, eta hasarre.

Inork ez du protestarik egingo. Dagoeneko, zertarako? Aparkalekua berdin egingo dute, parke berri bat diseinatuko dute, aurrekoa baino dotoreagoa seguruasko, magnolioz edo antzekoez beteko dute parke berria, eta jendea horretara ohituko da, onera bezela txarrera, beti izan dan bezela.

____


Hemendik urte mordoxka batera, beharbada, aitona hau bertan, jun dan udan zegoen bezela,





… Holaxe egongo naiz ni ere eserita; nere bilobaren bat hurbilduko zait, nere garaietaz galdezka, eta halako zerbait erantzungo diot:

- Ai txiki, orain desberdina da. Orain jendeak sarri ematen du bere iritzia, kontutan hartzen zaio. Gai garrantzitsuak daudenean, jendeari zehatz-mehatz informatzen zaio; etxetik bertatik, sarri ematen da botoa, ez da lehen bezela. Nere garaian? Jendeak ez zuen parte hartzen ezertan ere. Lau lagunen artean erabakitzen zuten dana. Oso tristea zan. Badakizu? Hemen platano zuhaitz haundi batzuk zeuden, zumar haundi bat ere bazegoen hor, iturriaren ondoan, danak bota zituzten ia egun batetik bestera, abisatu gabe, inori iritzirik eskatu gabe. Orain pentsaezina da halako zerbait gertatzea, baina garai hartan, holako ustelkeria baitzegoen, hain desastre egiten baitziran gauzak…

____

4 comentários:

  1. “ Oi aurrerabidean

    Hainbat gauza bazterrera bota.

    Kaltzadak, zuhaitzak, etxeak,

    Neure bidean zeudenak.”

    Ruper

    ResponderEliminar
  2. Ruperrek bai jakin.

    Jota pasa det gaur egun guztia. Nere udalaren "zuhaitz egun" guztiz partikularrak zeharo abaildu ninduen. Gogorra da oso, zuretzat oso esanahi berezia duen parke bat betirako desagertu dala ikustea. Proiektuan ilara bat baino ez zutela bota behar, azkenean danak? Zer da hau?

    Onartezina iruditzen zait, barkaezina. Jakingo det denborarekin zer gertatu dan, kontatuko dizuet.

    ResponderEliminar
  3. Zumarraga necesita mas calidad.

    ResponderEliminar
  4. Kalitatearekin baino urrutiago iristen da borondate hutsarekin.

    Hala ere, bat nator, Zumarragak kalitate gehiago behar du.

    _

    ResponderEliminar