2006-12-15

Bada jendea ezagutzeko garaia

Kasualitate bat edozeinek sinisten du. Bi kasualitate sinistea, beti zailagoa da, eta hiru direnean... Orduan jendeak errezeloz begiratzen dizu. Hau adarra jotzen ari zaigu.

Kontua da, ezin izan naizela blogari topaketa bakar batean ere azaldu, nahiz eta beti juteko asmoa izan. Ez noa esatera arrazoiak zein izan diren, bestela zera emango du eta, azalpenak gezurra ezkutatze aldera ematen ari naizela...

(bai xelebreak gerala gizakiok, guk hartzen ditugun lanak, gauza batek izan ditzakeen esanahi diferenteen aukerak aztertzen… Gainerantzeko animaliak lasaiago bizi dira).

Tira, kontua da, atzokoan penatuta nengoela, jun ezin izanagatik…

Baina jaiko kronikak eta argazkiak ikusi ondoren, zer nahi dezue esatea…

Eskerrak ez nintzen jun!!!

Nik blogs and beers itxurako bat izango zalakoan, zeozer itxurosoagoa igual… Bai zera! Zerbezak baino, Txanpaina eta kabiarra, pajaritadun kamareroak bakarrik falta ziren han. Trajeak, korbatak, atrilak, mikrofonoak, pulpitoak… Jainkoarren, politikariak!!!

Eta hori gutxi balitz, ironiaz eta probokazioz betetako hitzaldiak, esan dizut baina ez dizut esan, bai, nere harrikadak dira, baina toma! Tentsioa (atsegina omen ) klaustroaren atmosfera derrigorrez itxian zabaltzen…

Buuuuffffa…


_______


Beste kezkatxo bat ere ibili nuen buruan: eta agertu izan banintz?

Klaro, nik jende mordoa ezagutzen nuen han. Aspaldi aspalditik gainera. Sekula ez ditut aurrean izan, baina horrexegatik, derrigorrez, "shock" bat izan behar du blogariak (segun ze blogari gehiago) lehenbiziko aldiz aurrean izatea. Eta topaketa batean, derrigorrez hau ere, inpresioak binaka-hirunaka-launaka etor daitezke, egoerak gainezka egiteraino zentzuak gehiegizko ahalegin batera behartzeagatik, burua lausotzeraino seguruasko.

Naturala al da holako egoera bat? Zeini kaso egin? Danei batera? Denei kaso egin nahi batera, baina ezin! Bufffa! Ze estresa! Osasungarriak al dira euskal blogarien topaketak?

Kontua da, kontrako aukerak ere bildurra ematen duela. Hau da, blogariak ezagutu ezean, halako… Santu ez degu esango baina, purgatorioko arima kategoria moduko bat irabaz dezakete, denborarekin. Esistitu esistitzen dira, manifestatu manifestatzen direlako, hauen hitzak magikoki pantailan azaltzen zaizkizulako, baina nolabaiteko izaki etereo bihur daitezke azkenerako… Eta hori, birtualtasuna betirako mantentzea alegia, hori bai ez dala osasungarria...

Horregatik, dagoeneko erabaki sendo bat hartu det.

Ez dakit kasualitate gehiago emango diren aurrerantzean, hurrengo blogarien topaketara jun ahal izango naizen ala ez, baina ni blogariak ezagutzera noa. Behar dan bezela, banan bana.

Eta ez edozein modura.

Nola? Hurrengo mezuan, gaur berandu egin zait eta.

____

10 comentários:

  1. Arrazoi duzu Patxi!
    Zure hurrengo mezuaren zain.

    ResponderEliminar
  2. Etorri Bilbora, patxpitx, oso bakarrik nago egunotan.

    ResponderEliminar
  3. Patxi, agian estres zera hori gainditzeko bidea izango da bai banaka elkar ezagutzearena, baina era horretara ezingo dugu besteok ikusi jarriko duzun aurpegia euskal blogari bakoitzari aurpegia jartzen diozunean. Ze, ez didazu ukatu, hasierako zuk aipatzen dozu shock hori ez dela dibertigarria izango. Nik uste, elkar ezagutzea baino, dibertigarriagoa izango dela han ikusiko diren sorpresa aurpegiak eta hoiek banaka baino taldean ikusteak zera gehiago izango dau, ala?
    Konbentzitzen al zaitut?
    Zure hurrengo mezuaren zain

    ResponderEliminar
  4. Patxi! Erretratuetan ez da dana, agertzen. han geguazen guapo-guapo. Pintxuak oso edarrak izan ziran...

    Egixa esan ez neban blogaririk ezagutu. Ezagunak ziran danak-eta

    Jozulinek esan zestan ez ziñala hurrengora be azalduko, beti topatzen dozula atxakixaren bat. Ez dakitt, ikusi arte ez dogu jakingo.

    Baiña benetan, zu existitzen zara, ala asmatu egin zaittue?

    ResponderEliminar
  5. Joan joan nintzen baina ez nintzen ausartu batengana eta bestearengana joaten: "Kaixo, Jozulin naiz!". Ondorioz, nik eurak ezagutu bai eta eurak ni ez. Enpin, eskerrak Leireri ez nintzen bakarrik egon.
    Baietz hurrengoan!

    P.S.:Oso koketoa snap-ekin egin duzun hori ;-)

    ResponderEliminar
  6. nik blogariak bitan sailkatzen ditut:
    - Internet bidez "ezagutu" ditudanak
    - Ezagutu ondoren, blogari direla esan didatenak.

    ez al zaizue berdin gertatzen?
    nik egia esan, bestela ere ezagutzen ditudan jendearen blogetan maizago idazten dut, esan dezagun 'fisikoki' ezagutzen ez ditudanetan baino.

    eta nik ere, ez dakit zer egingo nukeen, benetan blogosferako norbait kaletik gurutzatuko banuke. Agian begira geldituko nintzateke, nire aldamenekoari 'hori blogaria da' esango nioke, baina auskalo...

    ResponderEliminar
  7. Erregular, Patxi.

    Nere gustoko topaketia offline izango litzake. Ni, pertsonalki, asko estimatzen dittudaz eibar.org-eko guruak, baiña benetan: hasten dirazenian programaziñoz, internetez eta metablogointernetistikan... olagarrua garagean bezela geratzen naiz. ¿Ba ete dago topatzerik, "Beers without Blogs" moduko batian, nun edukiñei buruz gehixago berba egingo gendukian edukiontzixei buruz baiño gehixago?

    Eibarren egin geinke, Euzkadi erdi-erdixan. Luistxo, Gari eta bere moduko batzu gonbidatuko gendukez eta mahai erdixan jarriko gendukez ahua zinta aislantez tapatuta eta sareko kablia eskuak lotzeko erabillitta.

    Ni sukaldari.

    ResponderEliminar
  8. Aupa! Ba, egia esan, guk ederki pasa genuen! Hitz egin zuten guztiak, nire ustez, oso ondo egon ziren (azkar, motz, arin, garbi eta gehienak umore punttu eta ironia askorekin). Patxi, atrilarena kritikatzea ondo baina politikariak...esan duzulako joan zirela, bestela, ikusi ere ez genituen egin... Onena, halere, klaustroa itxi eta handik joan behar izan genuenean...

    Bestalde, ze pena, jakitea jozulin eta han zirela eta guk ezagutu ez... Beste batean, agian!

    Eta zuri dagokizula, Patxi, zuk ez duzu barkamenik! Nola ez zara estresatuko, ba, hurrengo batean azaltzen bazara aurretik inor ezagutu gabe??? Denekin ondo gelditu nahi eta ezin! Eta batzuekin, birtualki hainbeste hitz egin ondoren, gero topatu eta zuzeneko sintoniarik ez badago? Pentsatu duzu horretan zure plan berria aurrera eramatean? Kontatuko diguzu...Ni ere zure mezuaren zain ;-)

    ResponderEliminar
  9. Atzekoz aurretik hasita:

    Oier, zu falta zinen Arrasaten, halakoak esanez. Nola probokazioaren bidea hartu zuten hizlariek, zureak ere ondo emango zuen. Halako usain ofiziala zegoen toki batean zure zinta aislante fragantziak parre algara bat baino gehiago aterako zuen. Nerea bai behintzat!

    Olagarrua garajean, halaxe sentituko nintzan ni bertaratu banintz. Baina Sustaturen asmoa ahalik eta zabalkunderik haundiena ematea bazan, beste formato bat aukera zezakeen? Nik uste det ezetz, asmatu zutela.

    Ni ere menu artean deseroso sentitzen naiz: "plangintza, estrategia, ildo", eta holako hitzen artean ito egiten naiz. Baina antza danez beharrezkoa da teorizazioa.

    Itziar, nerekin topo egiten badezu behintzat, kaso egidazu! Gaztainsaltzaileren bat hurbilean bada, gonbidatuta zaude, txarrak eta onak bereiziko ditugu!

    Jozulin, uste det Leirek bi gizon eramango zituela, alde bakoitzean bana. Batean zu, bestean ni. Esan bezela, holako egoera batean uste det gainezka egingo nuela (auskalo).

    Leire, bai, benetakua naiz. Topo egiten degunean, demagun otsailean, jertsea eta kamiseta altxatuko dizkizut, eta nere esku hotzak ipiniko dizkizut gerrialdean. ;-)

    Marijo, ni espezimen arrarua naiz. Mendira bakar bakarrik jutea, sukaldean batere telebisio-irratirik piztu gabe egotea gustatzen zaion hoietakoa. Multzo haundiak, tira, soportatzen ditut, baina halakorik… Bai, batzuk parre egingo zenuten seguro, baina lehenengo Jozulinen txaketa barrutik atera beharko ninduzuen!

    Banan banako honek neri ilusio haundia egiten dit, oso gauza polita da. Ea bihar edo tartetxo bat hartzen dedan zer izango dan azaltzen.

    Katixa, zure gonbidapenak ilusioz puzten nau. Baina idazle batek, hain beharrezkoa du aspertzea! Ez al da hala? Asperduratik ihesi sortzen ditu bitxirik ederrenak… Nola moztuko dizut inspirazioa!Hala ere, Bilbon baino… (jarraituko du...)

    Aritz, Bolatxo bat zor didazula uste det. Atera kajoitik!

    ResponderEliminar
  10. Maite, hor aritu gera, batera idazten... Hor daukazu gure arteko sintonia ukaezinaren adibide bat!

    ResponderEliminar