2006-12-26

Bakea

Amatiñorekin bat nator erabat idatzi duen azken artikuluaren muinarekin, eta uste det euskaldunak ari gerala pixkanaka jabetzen egia honetaz. Txikiak gera, eta gure kontrarioa, bada gu bezain azkarra, azkarragoa ez bada. Bizirauteko, ez daukagu beste erremediorik zirrikituak asmatzen burua nekatzea baino, ahariarena egiten ibili beharrean.

Gertatzen dana da, burua hotz izatea ez dala lanbide erreza, oina zapaltzen ari zaizkizunean. Zaplastekoa ateratzen zaizu.

Oso estu hartu gaitu Goliatek. Oina zapaltzen ari zaizkigu, sekula baino indar haundiagoz. Egunkariak itxiz, partidu politikoak isilduz, errugabeak auziperatuz, torturatuz, edo beren legeak bete gabe utziz, hainbat euskaldun kartzeletan - edo errepideetan - hiltzen utziz.

Estrategiak hoiek danak isiltzea eskatzen du, gure helburua lortuko badegu? Isiltasun horri, ezin zaio nere ustez, pakea deitu. Hori ez da, eta ez da inoiz pake-bidea izan.

Mantenduko al gera hotz. Erabiliko ote degu burua, aukeratuko ote degu pake-bidea, baina gurekin bereziki bidegabe direnean, behatz minbera amorruz zapaltzen digutenean, karraxi egingo ote degu, orain arte baino ozenago.

Iñaki de Juanarekin bereziki gogoratu naiz egunotan. Nola ez ba gogoratu, tripa bete beteta dedala, gose greban hilzorian dagoenarekin.

____

2 comentários:

  1. Ze zaila izaten den oreka mantentzea, Patxi.

    Ahari talkaren garaiak pasa dira bai, baina batzuetan zaila da barneko amorruari eustea.

    Bere borroka moldearekin bat egin ezin dudan arren, nik ere muxu bat bidali nahiko nioke Iñaki-ri.

    ResponderEliminar
  2. Ai Aritz, hain gauza ziurra balitz, pasa direla.

    Ikusiko degu. Edonola ere, ikasiko al degu egindakoetatik.

    ResponderEliminar