2006-12-29

Beharrean daudenetaz

Gabonetan gaudenez, nola ez ba bigundu bihotza, eta akordatu gu baino okerrago daudenekin…

Pupurri txiki bat osatuz.

____


Frexko frexkoa dan lehengai batekin lehendabizi. Kalakan




oraintxe ikusitakoa. Telebista saio bikain honetan jasotako azken perla:

(barkatu eten txiki hau, Kalakako beste saio batean sortutako beste perla bat aitatzeko: ahaztezina, izugarria, egongelan marko batean jartzeko modukoa, horrelakorik posible balitz: Koldo Goitia eta Azkargorta.




Koldo Goitiak esan zion Azkargortari, futbola, masa fenomeno gisa, artalde sindrome hori, ez dala inundik ere naturala. Areago, Hitlerren asmakizuna dala, jun eta historia liburuetan begiratzeko (!!!) Ikusi egin behar zenuten Azkargortaren aurpegia! Nik uste det atezain batek partidu bakar batean 20 gol danak hanka azpitik jasota ere, ez duela holako aurpegi bat ipintzen. Nik egin nituen parreak...)

Harira. Gatozen gaurko horretara: Markos Zapiain, eta Itxaro Sorozabal, alkarren ondoan. Gaia: pertsona bat hil da aste honetan hotzez kalean, inork atenditu ez diolako. Protokolo falta? Arduragabekeria? Edozein modura, Markosek airean uzten duen galdera, bukaeran:

- Eta jaungoikoak, nola onartzen du holako zerbait gertatzea?

Adi Itxaro Sorozabalen erantzunari, hau ere marko baten jartzeko modukoa baita:

- Bai, zuk diozun hori, eskandalu hori, galdera hori da guk kristauok erantzun ezin degun gauza bat, ulertzen ez deguna, eta fededunak ez zeratenak oraindik gutxiago ulertzen dezuena…

____


Jun dan astean, Correosen:

Jende asko zegoen, eta zain egotea beste erremediorik ez nuen izan. Momentu aproposa, lepo gaineko makina martxan jartzeko.

Apal batean, nere parean, txarteltxo bat: "Unicef: compra una tarjeta, salva una vida"




Trikimailu publizitarioa, ala egia hutsa?

Zoritxarrez, egia hutsa. Txartel batek adina balio duen txertoa hartu ezean, ume bat, sufritzen eta hiltzen ari da, gure planetako beste puntu batean.

Aberrazio hutsa ez aukeran jartzea bera? Alegia, bizitza bat salba dezakezu euro batekin… Ala ez??

Unicef eta antzeko erakundeena, ez da inola ere nahikoa, eta etikoki onargarria dan ere erakunde batzuk erabiltzen duten enfokea… Askotan jartzen zait zalantza.

Alkartasun hitza pixkanaka aparkatu, eta beste hitz bat hasi beharko genuke askoz gehiago erabiltzen:

Berdintasuna.

____


Atzera duela gutxi idatzitako mezu batera:




"Oso gutxirekin, guk baino gehiago dute"

Mugarik gabeko medikuei ematen diet hilero nik nere soldataren pusketa bat. Zergaitik hauei, eta ez antzeko beste erakunde bati:

Erakunde honek muturreko egoera batean (gerrateak, katastrofeak, lehorteak…) daudenei laguntzen die. Trago txarra pasatakoan, norbaitek lagundu badie, lehengora itzuliko dira, oso gutxirekin bizitzera; baina, gu bizi gerana baino lasaiago eta irripartsuago bizitzeko, oso oso gutxi behar baita...

Hiltzorian dagoenari eskua luzatu lehendabizi. Bizirik dagoenarekin, berdintasunerantz urratsak eman, ondoren.

____


Berdintasunaz ari gerala, atzoko mezua dakarkit atzera. Bill Gates,





eta munduko aberatsenak.

Bill Gatesek ez dakit zenbat "laguntzen" duela, principe de asturias saria eman behar ote zioten, ematen duen laguntzarengatik…

Sari bat eman? Nere ustez, kriminal izendatu, aukera izanda, ikaragarri gehiago egin lezakeelako, zerrenda honetatik desagertzeko bildur haundirik gabe. Gainerantzeko zerrendakideak bezelaxe, jakina.


_____


Mingarria egiten zait oso, turista espazialei ematen zaien tratamentua hedabideetan: zortedunak, irabazleak, arrakastatsuak... A ze inbidia. Txaloak, irriparreak, zorionak…

Astebeteko "kapritxoa" bete ordez, dirutza ikaragarri horrekin makina bat sufrimentu saihes lezaketela jakinez… Nik nahita ere ulertzen ez horrelako fribolitatea.


_____


Eta tira, guzti hauek bota ondoren, mundua beharbada ez dago orekatuago, baina ni pixkat lasaixeago bai.

Orgasmo globalak batere arrakastarik izan duen jakiteko irrikaz. Aurrekoan ez bainuen parte hartu eta, deskuidoan eragin garbirik izan duela jakingo banu, hurrengoan oso gogo onez parte hartzeko asmotan.

_____

Sem comentários:

Enviar um comentário