2006-12-28

Bisnis is bisnis

Googleek bi miloi dolar ematen zizkidan, nere kopirraight eskubideen truke, eta hemendik aurrera argitaratuko nituenak editorial baten esku uztearen truke. Publizitatea txertatu eta hauen irabazkinak ere eurentzako bakarrik izango zirela.

(Bi miloi dolar! Ufffala…)

Kontratua sinatzekotan nengoela, telefono dei bat jaso det. Bigarren eskeintza bat: Bill Gatesek hiru miloi eskeini dizkit. Googlekek ezarritako baldintza berdintsuekin honek ere. Laister erabakitzeko esan dit, ez zaiola dudatan egotea gustatzen.

Aurikularra bere tokian utzi orduko, telefonoa hoska atzera:

Alwaleed Bin Talal Alsaud. Bill Gatesekin etsaituta, mundu guztiak dakien bezela. Hamar miloi dolar eskeini dizkit. Bill Gatesi izurratzearren soil soilik.

Nik ez dakit zein izango dan munduko aberatsenen informazio iturri sistima, baina ikaragarria behar du izan. Arratsalde osoa pasa det telefonoari erantzuten. Danak lehian, zeinek Patxitrapero eskuratuko. Balio duenagatik baino, lehenengoak izateko. Hau mixeria: hain aberatsak, eta zeloak eta inbidiak kixkaltzen bizi beharra…

Igande arratsalde bateko filme batek irauten duen denboran, sekulako dirutza irabazi det. Sekulakoa. Alajaina, ez noa zenbatekoa aitortzera.

Arin mugitu naiz ordea, eta dagoeneko itxi det tratua. Patxitraperoren titularitatea galdu det, baina ja ja! Euskaltel nerea da.

Pozik nago. Badaukat datorren hilabeteetarako entretenimentua.

Hemen daukazue, logo berria zein izango dan, primizia.



(Dana gordetzeko mania dezun horrentzako, hemen daukazu Googlelekin aurreakordioa sinatuta neukaneko Patxitraperoren tarte historikoaren oroigarria.)

____

2 comentários:

  1. Bi milioi dolar? Hemen "patxitrapero"k gutxiago balio duela diote. Aholku bat: onartu ezazu eskaintza, arin!!
    (^_^)

    http://www.business-opportunities.biz/projects/how-much-is-your-blog-worth/?url=http%3A%2F%2Fpatxitrapero.blogspot.com%2F

    Eta urte berri on!

    ResponderEliminar
  2. Jozulin, aberatsak aberats badira, zeragatik da, gauzek egun duten balioa baino, etorkizunean izango dutena aurreikusten dutelako! ;-)

    urteberrion zuri ere!

    ResponderEliminar