2006-12-31

Bizipoza

Gauza asko gal ditzakegu. Bizitza hain zuzen, horixe da, gauzak (gauzak, tokiak, harremanak, senideak, lagunak… ) galduz goazen ibilbide luzea. Ez dezagun galdu ordea, mantentzea gure esku dagoen gauza bakarra: bizipoza.

Nere urteko balantzea, ezinhobea da. Ez momentu txar edo zailak pasa ez ditudalako aurten - zalantzarik gabe, beste urte askotan baino gehiago - . Ezin hobea da, oraintxe, momentu honetan, datorren urteari begira ilusioz eta asmo politez beteta nagoelako. Bizipozaren depositoa, ondo ondo beteta daramadalako.

Gizabidea dan bezela, zuekin konpartitzeko asmoa daukadana.

Urteberrion danoi.

____

3 comentários:

  1. urteberri on hiri ere traper!!!

    segi segi orain arteko moduan, aurreko mezuan kontatutakoek animoak hondoratu arren, irriparra aurpegira ekartzen, goiza alaitzen, proiektu berriak abiatu eta bertan behera lagatzen...

    eskerrikasko orain artekoengatik eta hurrengoengatik

    ResponderEliminar
  2. Ni ere zure antzera nabil, Patxi, poltsikoak bete bizipoz! Ez naiz balorazioen oso lagun baina, atzera begira, seiak bizipen gozoak utzi dizkidala ezin ukatu eta horien artean, bat oso berezia, zure adiskidetasuna! ;-)

    Urte Berri On zuretzat, zure ingurukoentzat eta gure lagun blogari guztientzat...

    ResponderEliminar
  3. Aupa pareja!

    Urteberrion bioi, eta bizipozak eman ditzala erruz bere fruituak hemendik aurrera, bai horixe.

    Sator, horixe da hemendik aurrerako nere helburuetako bat, proiektuak aurrera eramatea. Ea zentratzea lortzen dedan, kostako zait ;-)

    Maite, bai horixe, urte honetako gauzarik politenetakoa, zu ezagutu izana.

    ResponderEliminar