2006-12-04

Borat

Aurrekoan nahikoa parre egin nuen.

Goiko bideomakinan sartu ditudan musika bideoen artean, bada bat, neri asko gustatzen zaidana.

Kuraiaren "Bizi gera"



Kontua da, nere txikitxo xelebreari...




musika asko gustatzen zaiola. Esango nuke haunditan musikaria izango dala. Horregatik, jakin-min haundia neukan, ze iritzi izan ote zezakeen bideo honi buruz:

Jarri nuen nere magalean, eman nion Play-ri, eta hortxe egon zan begiak zabal-zabalik, isil-isilik, bideoa bukatu zan arte. Ni zain. Bera, hipnotizatuta, geldi.

Bukatu zanean...

- Zer, gustatu zaizu?

Ezker-eskubi mugitu zuen burua, kalabre bat jaso izan balu bezela! Ia lehertu nintzen parrez.

Oso bortitza da bideoa, egia. Baina, neri asko gustatzen zait.

Ze gauza. Hau adina gustatzen zaizkit doinurik leunenak, abestirik geldoenak...

Nola definitzen ote nau honek? Zer dala ta anbibalentzia hau?


_____


Gaur arratsalde zoragarria pasa det Donostian. Goiza ere, herrian, poesiaz beteta. Ez dakit hurrengo mezuan zeri helduko diodan; ez bazait gertatzen askotan gertatzen zaidana, gertakizun berri batek beste txiki batzuei bultza egitea, betirako izkutatuz....

Horregatik hain zuzen aipatu nahi izan det gaurko mezuan, gaur arratsaldeko gauzarik gogoangarriena:

(Hasierakoa, hurrengo datorrenaren hitzaurrea da)

Zinemara jun naiz. Dudatan egon naiz ze filme ikustera sartu: azken momentuan etorri zait begietara kartela, neri deika balego bezela, hasteko bi minutu falta zirela:




Borat.

____


"Life of Brian", eta "Los dioses deben estar locos". Hirugarren bat falta zitzaidan, filmerik lehergarrienen hirukoa osatzeko. Gaur aurkitu det.

Parrez lehertzen pasa det filme osoa, urteak hainbeste parre egin gabe.

Aretoa ia beteta zegoen ni sartu naizenerako. Aurrean eseri behar izan det. Eskerrak ez naizen ozen-ozen parre egiten duten hoietakoa. Nere atzean apenas entzuten bainuen parre algararik!

Egia esan, filmea, izugarri bortitza da momentu askotan. Pornografikoa. Nahiz igerri filmeari darion kritika, alde guztietatik, ezinbestekoa da batzuetan danetik sentitzea: nazka, klaustrofobia, higuina... Baina baita kontrakoa ere: maitasuna, askatasuna, bizipoza...

Filme guztia ordea, egoerarik lehergarrienez gainezka. Ikaragarria!

Ezin dizuet gomendatu. Etxera iritsi naizenean, jendearen kritikak irakurri ditut. Hamarretik bederatziri ikaragarri txarra iruditu zaie. Sekula ikusi duten filmerik txarrena. Hondarrari, sekula ikusi duten komediarik onena... Ni hoien artean.

Aztoratu egiten nau diferentzia horrek. Zuri beharbada botakagurea filmeak, neri sekulako plazerra... Hain desberdinak ote gera?

Nere amak esaten duen bezela: nola jaten da hau, kutxarakin edo tenedorekin?

____

5 comentários:

  1. ni ez naiz pelikula zale amorratu horietakoa, baina tarteka pelikulak ikustea atsegin dut. Azkenaldian nire sustokoenak animazio pelikulak dira, badakizue, askoren ustez haurrentzat diren horiek (helduei zer erakutsia izaten dute gehienetan).

    Aurreko egunean, bazkaritan ari ginela, lagun batek Borat pelikulari buruko komentarioa bota zuen: barre gogoz egiteko pelikula ezin hobea. Umorea "absurdo"a omen zen, baina arratsalde entretenigarri bat pasatzeko, bikaina.

    Nik oraindik ez dut ikusi, nahiz etxetik mugitu gabe ikusteko aukera dudan. Ikusten dudanean, esango dizut Patxi zein aldetan nagoen. Gustatu zaienen aldean, edo ezetz diotenen aldean..

    ResponderEliminar
  2. OFFTOPIC:

    Patxi, erreserbatu datorren asteazkena 13 eta ez hutsik egin!

    Sustatuk 5 urte

    ResponderEliminar
  3. Patxiii!!!

    Bueno bueno, ikusten dot betiko moruko bizi-pozaz jarraitzezule, hauri re osasune, segi holantxenik.

    Bai, aspaldixan pira asko nabil etxen... eta barkamenik ez. Bueno, ia sarrixaua etxetzuten bixitxi, ze yake bloga itxi neban ondarrutarra sarin gainbeheran du. Asike nuunun idatzitxe laga bikora, ohitxuri bara be ez galtzeko.

    Ni zinea aspaldi ez nazena jun, eta dakarren prezixu ikusitxe, beka bat eskatu biko geunke ikaslik jun ahal ixateko. "El perfume"k deitzezta atentziñoi bañe lelengo nobeli nahiko neuke irakurri. Eta sentiuten dot bañe eztot pentzaten Borat ikusteko ordaindduko dotenik...

    Muso handi bat! Guapo ;)

    ResponderEliminar
  4. Aupa, Patxi!

    Erotuta ere ez nuen pentsatzen Borat ikustea joatea. Baina hau irakurri eta gero, igual animatuko naiz...Gertatzen dena da normalean jendeak barre egiten duen eszenei ez diedala nik inoiz punttua harrapatzen (eta alderantziz)!

    Ahhh! Eta zure galderari erantzunez, bai, zalantzarik gabe, oso desberdinak gara (zenbat eta harreman handiago izan jendearekin, orduan eta gehiago konturatzen naiz horretaz!!!) ;-)

    ResponderEliminar
  5. Itziar, ba Shrekekin ere, adibidez, zenbat parre egin nuen! Izugarri ona hura ere. Badu antzekotasunik Boratekin Shrek-ek.

    Borat filmeari buruz aspertu arte hitzegin daiteke, eta estimatuko det bai zure ikuspuntua.

    Gari, abenduak 13, Santa Lutzi eguna! Ezin zenuten egun txarragorik aukeratu (neretzako). Lehiaketan parte hartuko det edonola ere. Buruan daukat gauza bat, ea ondo ateratzen zaidan.

    Magali! Ze poza zure berri izatea! Sarea zu gabe ez da gauza bera. Ondarrutarra gainbeheran du bai, Gehiagotan azaldu, edo oraindik hobe, berriz idazten hasi!

    Sei, horixe bera pasa zitzaidan ba neri, atzo. Ni lehertzen, eta nere atzean isiltasuna, momentu askotan.

    Borat klasean erabiltzeko ere ezin gomendagarriagoa da ba: hainbeste gai ikutzen ditu! Misoginia, arrazakeria, itxurakeria, maitasuna, giza-harremanak... Eta segi, gaiak ateratzen aspertu arte. Zure ikasleek izugarri disfrutatuko lukete.

    ResponderEliminar