2006-12-03

Eskumuturreko hori bat

Duela gutxi, Pakea klinikara jutea tokatu zitzaidan, enegarren aldiz.

Erizainei uniformea aldatu diete. Ze pena. Ikuspegi sexirik ez hemendik aurrera. Hain zan bixigarria, medikuaren zain zeundela begiak haiekin entretenitzea…

Konformidadea Patxi.

____


Nere parean bi gizon trajedun egokitu ziren. Bata bestea baino dexente altuagoa. Biak dotore, oso dotore jantzita: zapata lustratuak, traje bikainak, ondo plantxatuak; gorbatak egoki konbinatuak, Rolex eta urrezko eskumuturreko bana…

Diferentzia txiki bakarra, bien artean. Hogei gramo eskaseko diferentzia txiki bat: mozkoteak, modako plastikozko eskumuturreko hori bat zeraman, ezin deigarriagoa,





Bere ejekutibo itxurarekin inola ere ondo ematen ez zuena.

Bi erreakzio izan nituen. Lehenengoa, parregurea edo, begirada ironikoa, isekatxoa…

Urrezko Rolex erloju baten ondoan, zer pintatzen du gomazko AMOR-AMISTAD-FUERZA gisako eskumuturreko batek? HORTERA behar zuela pentsatu nuen, segundu zati txiki batez…

Segituan baina, urrutiago jun nintzan, balizko azalpen baten bila, eta gehiago ere aurkituko nituen horretara jarri banintz; baina lehenbizikoak erabat bete ninduen:

Gizon trajedun honek seme bat du. Seme horren amak dibortzioa eskatu dio berriki. Ez dibortzioa bakarrik, umearen zaintza ere bai. Bi aste dira etxetik jun direla ama-semeak. Emazteak, azkenean, gaur goizean, utzi egin dio gizonari semea ikusten. Semeak, malkotan, zerbait eman nahi izan dio bere aitari, agur esan aurretik. Gomazko eskumuturreko hori bat, aitak orain harro jantzita daramana.


____


Goiko mezua jun dan astean idatzi nuen. Gaur beste gizon trajedun batekin egin det topo kalean, Gasteizen. Minni Mouseren pin haundi bat zeraman paparrean.





Mezu horrekin gogoratu naiz, eta horren araberakoa izan da zuzendu diodan begirada.

Gizon trajedunak begirada itzuli dit, baiespenez. Hala iruditu zait behintzat.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário