2006-12-02

Hegazkin bat daukat

Aberatsa naiz. Bankuari hipoteka eta finantzierari kreditua, biak ordaintzeko gai naiz. Kotxe berri bat estrenatu det gaur bertan.

Nere furgoneta zaharrak jabe berria dauka dagoeneko. Aurreko egunean aitatu nuen gaztainsaltzailea. Oso tipo jatorra. Sakelean mobil bat izan partez harmonika bat daraman gizasemea.

Biok garraio publikoaren defendatzaile sutsu; biok garraio pribatua erabiltzera behartuta. Garraio publiko kaxkar, ahul, ia testimonial honekin, zer bestela?

Kotxe berria erosteko erabakia hartu aurretik, batere kotxerik gabe bizitzeko proposamena luzatu nion nere etxeko batzorde exekutiboari, urtebetez aproba egiteko, urtebetez bakarrik… Baina ez zuen aurrera egin nere proposamenak. Gerra pixkat eman nuen denboraldi batez, baina etsi egin behar izan nuen azkenean. Konbentzitu egin nindutelako, beste arrazoi batzuren artean.

Beraz, gaur nere hegazkina estrenatu det. Burni eta plastiko multzo bat, nere furgoneta zaharra bezelaxe, baina hura baino dexente borobil eta leunagoa. Kolorerik ez.

Gaurtik aurrera, askoz gutxiago kutsatuko det: hogei aldiz zarata gutxiago aterako det, eta CO2 gutxiago isuriko det atmosferara, hori ere bai. Kiotoko protokoloa betetzetik gertuago nago, pozik nago.

____

2 comentários:

  1. Batzorde exekutiboek horixe daukate. Baina gauza onik ere badute, adibidez neguko gau luzeetako hotzak leuntzen dituzte, edo igande goizean ohera saltoka etortzeko ohitura dute...
    Zer egingo genuke guk Batzorde exekutiborik gabe?

    ResponderEliminar