2006-12-17

Hitzordu magikoak

Kariño haundia hartu diot sareko jende askori. Eta diedan kariñoaren araberakoa da hauek ezagutzeko daukadan ilusioa.

Alkar ninteke eurekin edozein egunetan, e-mail baten, telefono dei baten bidez geratu. Kafe bat hartu, pasio bat eman, edozein tokitan. Hor nunbaiten, bion erdibidean… Baina…

Hain baita garrantzitsua bizitza honetan, gauza guztietan poesia pixkabat ipintzea!

Gure esku dago beti bizitza ederragotzea.

Hortxe nere asmoa: sareko lagunak ezagutzea, baina…

Modu berezi batean.

____


Danok gera desberdinak, danok ditugu gure ezaugarriak. Halaxe, jendearekin alkartzeko toki egoki baten bila, koordenada desberdinak, paisaia desberdinak bilatuko ditut pertsonaren arabera.

Nun alkartuko nintzateke gustora pertsona honekin? Ze toki berezitan?

Lagun bakoitzari, proposamen bat egingo diot, toki jakin batean alkartzeko.

Eta eguna oraindik ederrago, gogoangarriago egiteko asmoz… Ez naiz hitzordu horretara eskuhutsik azalduko…


____


Gogoan daukat, txikitan, sekulako ahaleginak egiten nituela, nere etxekoentzako opariak aukeratzen. Ez zuen edozein oparik balio. Pertsona bakoitzak berea behar zuen, zeharo beteko zuena. Berezia, apartekoa behar zuen.

Haunditan, ohitura horri eutsi diot, eta askotan esan badidate, zerbaitegatik izango da: Oso detallista naiz.

Lagun bakoitzarentzako opari batekin azalduko naiz. Opari berezi bat, opari ikusgarri bat, ahaztea kosta egingo zaiona. (saiatu, horretan saiatuko naiz behintzat).

____


Itxura polita du, ezta?

Tira… Ezin dizkizuet aurreratu buruan ditudan gauzak, baina bai aurreratzen dizuet, hitzordu berezi hoietako batzuren xehetasunak kontutan hartuta… kalabazaren bat edo beste jasoko dedala. Seguro.

Kalabazen aurrean zer? Nere aldetik, atsekaberik ez. Nere proposamena gusta dakioke... ala ez. Aurrerago ezagutuko degu alkar, ez da ezer pasatzen.

Hori bai…

Oparirik gabe geratuko da, zer egingo zaio ba ;-)

_____


Zeinekin hasiko naiz?

Egia aitortuko dizuet. Ideia hau aspalditik daukat.

Lehenengo hirurak esango dizkizuet. Bigarren, Julen Gabiria ezagutu nahi nuke.



Hirugarren, Maite ikateroa.




Eta lehendabizi…

...

Laister jakingo dezue zein dan, ezagutzeko irrikatzen nagoena.

____

6 comentários:

  1. Aupa Patxi:

    Bale. Ondo da, baina ni prest nago gabonetan, abenduaren bukaeran, Goierrira bazkaltzera joateko. Gabiriarekin, IKTroekin, Traperoarekin... eta lehenengo horrekin.

    Jarri eguna eta tokia.

    ResponderEliminar
  2. Ai, amaaaa!!! No comments (oraingoz)! jajaja

    ResponderEliminar
  3. Iturri, ez nazazu tentatu. Animatuko nintzateke, baina... Hainbeste kronika idatzi ditzaket beste modu honetara, eta hain goxuak gainera...

    Ikusiko degu. Estimatzen da nolanahi ere eskeintza.

    Maite, zuretzako bururatu zaidana mundiala da. Erabat zinematografikoa, beste elementu txispagarri batzuren artean...

    Pazientzia, iritsiko da.

    (Carrefourren edo topo ez badegu lehenago! Zure paretik pasatzean beste alde batera begiratu beharko det ;-)

    ResponderEliminar
  4. Uiuiui! Zinematografikoa, txispagarria...Uste det jai daukazula jajaja. Baina, bueno, ezer entzun baino lehen ezin ezetz esango, ezta?

    Oharra! Ezkutatu, bai, Carrefurren topo egiten badegu. Hoixe besterik ez genuen behar letxu eta azenorio artean ezagutzea!!! ;-)

    ResponderEliminar
  5. Beldurraaaaaaa!!!

    Imajinatzen zaitut, Patxi, zure telebista ekipo osoarekin, operadoreak, gidoilariak, klaketa, kamera, luzes, akzion! A zelako fregaua... Baina proposamena zugandik datorrela jakinda, nik ez dizut oraindik ezetzik esango; tentatu egiten naute ezagutzen ez ditudan egoerek. Hala ere, esandakoa: beldurraaaaaa!!!

    ResponderEliminar
  6. Julen, kamararik ez da izango batere. Alderantziz, intimitaterik haundiena beharko degu! Zer ote da? jajajaja!

    Oparia ere ez da makala.

    Pazientzia, eta ea dana ondo ematen dan lehenbailehen alkar gaitezen.

    ResponderEliminar