2006-12-12

Jagger eta...

Musika bideoen bila nabilela, sekulako sorpresak aurkitzen ditut tarteka. Atzo adibidez, duela 40 urteko Mike Jaggerrekin topo egin nuen.

Ikustekoa da Mike Jagger, bere hastapenetan. Parrez lehertzekoa. Bere ama kanpoan zuen zai nocilla bokadiloarekin... Taldekoei buruz, zer esan? Lurrean iltzatu dituztela dirudi. Corte Ingleserako maniki gisa ere ez lituzkete onartuko gaur egun. Orrazkera berriz… Badakit Playmobilak asmatu zituenak nun aurkitu zuen inspirazioa….

Zoragarria benetan.

Nik ez dakit zenbat odol transfusio, zenbat ebakuntza, garbitze-tratamentu, e.a., egin ote dizkioten gizonari… Baina ikaragarria da gizon honen indarra. 63 urterekin. Mikel Mindegiari haizkoran baietz irabazi …

____


Zeinen antza du?

Ze musikari euskaldun fenomeno ikusiko degu hemendik hogei-hogeitamar urtera Jaggerren indar berberaz? Zeinengandik lortuko genuke Euskal-Herriko gabonetako argi guztiak argitzeko beste, hari entzufe bat jarriz gero ?

Bigarren bideoan erantzuna.











____

Sem comentários:

Enviar um comentário