2006-12-26

Made in Slovenia

Nik pentsatzen nuen munduko jostailuak hiru tokitan baino ez zirela egiten: made in China, nagusiki, made in England, eta made in Spain. Ba ez ba, gure txikiari Olentzerok ekarri dion trena, tren elektrikoa, made in Eslovenia da.

Ez didazuela sinisten??



____


Umeak ez du trena disfrutatzerik izan. Oraintxe lo seko dago, bere Batman jantziaz, aingerutxoa.



Triste, ezin izan duelako trena martxan ikusi. Aldiz, lerro hauek idazten ari dan hau bai ikusi du, egun guziz trenbide alua ondo josten saiatzen, makurtuta, mingaina etengabe aterata, izerdi patsetan, madarikatzen, piramideen enigmak argitu nahiean dabilen zientzilari etsitua legez…

Esloveniarrak garbiak, ondo heziak, kultura haundikoak, abegitsuak, lasaiak, pazifikoak direla? Ados nago, Leire, baina adarjole petoak ere badira!!!

Edo jostailuen instrukzioak idazten, aldrebes hutsak, hori bestela.

Zorionez, berrogeitazortzi konbinaziorekin saiatu ondoren, berrogeitabederatzigarrenean ikusi det argia. Pello Zabala, Jonan Fernandez eta beste hirugarren aingeru bat, Estitxu Fernandez telebistako pantailan agertu zaizkidan momentu berean.

Miraria!



____

4 comentários:

  1. Aupa, Patxi

    Esloveniarrak oso edukauak eta garbixak dira, baiña azalpenak emoten....Baiña esplikaziñuetan....Bai, siñisten dot milla buelta emon bihar izatia montatzeko, han ezinezkua izten zalako museuen ordutegixa jakittia, esate baterako. Udako ordutegixa, negukua, astelehen eguzten eta barixakuetan ordutegi bat beste bat zapatuetan, beste bat domeketan eta martitzenetan....zoramena. Dana numeroz beteta!

    Iñor ez da perfektua, ezta Patxi? Eta perfekziñua komeni be ez da!

    Ono ibili

    ResponderEliminar
  2. Ba kontua da... Nere Bat-man txikia zoratzen dagoela. Ez bakarrik bere trenari (berari) eskeinitako ordu luzeengatik, baizik eta montatu ondoren ere, etengabe bere ondoan nagoelako, trenbidetik ateratako trena bere tokian ipintzen (algebra jakin behar da gero!)

    Propio egin ote dute Esloveniarrek holako tren bat, gurasoek beren umeekin denbora gehiago pasa dezaten??

    ResponderEliminar
  3. Esloveniako filosofo baten ideiaz oroitu naiz zure semea ikustean. Zizek-ek dio lehen "gaur amonari bixita!" agintzen zigutela eta nahi ez izan arren joan behar izaten genuela.

    Orain berriz esaten diegu: "amonak asko maite zaitu. Oso garrantzitsua zara harentzat. Itsusia litzateke joan nahi ez izatea."

    Zizek-ek nahiago du lehengoa.

    Umeari aukera ematen zenion behintzat nahi ez izateko, ukoari eusteko, matxinatzeko, barne-muinetan besterik ez bazen ere.

    Gu ordea ez soilik seme-alaben portaera erabaki baizik nahia bera ere manipulatu nahi izaten dugu, gure interesen arabera noski.

    ResponderEliminar
  4. Hain zuzen, Markos, ni hasarratu egiten naiz Olentzero erabiltzen danean umeek txintxo jan dezaten, txintxo gauzak jaso ditzaten, txintxo... Guk nahi degun huraxe egin dezaten. "Txintxo portatu bestela Olentzerok ez dizu ezer ekarriko!"

    Umeek gaiztoak izateko eskubidea dute, bai jauna. Nik beti esaten diet, lasai ibiltzeko, gaizki portatuta ere Olentzerok oparia ekarriko diela.

    (Olentzerorekin serio hitzegin beharra daukat ordea. Pertiga bat behar det egunotan etxeko pasiloan aurrera egiteko, dagoen jostailu berri mordoarekin)

    ResponderEliminar