2006-12-27

Mende bat iruditan

Pertsona gutxik izan dute aukera, beren bizitza liburu batean laburbiltzeko. Pena haundia da, bestela, libururik gogoangarrienak hoiexek izango ziren: gure aitona-amona askoren biografiak.

____

Joxe Manuel Bereziartua




Hemen daukazue, bere inspirazioaz lagunduta.

Bera ibili da gure bailarako aitona-amonekin, hauen istorioak biltzen, eta atera da berriki argitara "mende bat iruditan" liburu zoragarria.





Nere apalean ohorezko tokia izango duen liburua, ez dagoelako nere ustetan garrantzia haundiagoa izan dezakeen libururik, gure iraganaz aritzen dan hura baino, bere protagonistek kontatua.

Eskerrikasko, Joxe Manueli eta liburu honek argia ikus dezan parte hartu duen lan talde guztiari.

Eskakizun txiki bat ere bai hiri: Bereziartuba, hireak noiz idatzi behar dituk? Gure herrian jende gutxik izango dik hik adina kontatzeko, eta inork ez seguruasko, hireak bezain bixi eta interesgarririk.

____


Idoiari ere, bere neskalagunari…




Anboto azpitik Urretxura etorritako neska eder jatorrari, muxu haundi bat, jenio baten aldamenean bizitzeak bere meritua duelako (ez nolanahikoa gainera ;-)

____

Sem comentários:

Enviar um comentário