2006-12-18

Surflarien bila

Jun dan asteko kontuak dira: Zumaia eta Getariaren artean ibiltzen diren surflariak ikustera jun ginen, olatu haundi xamarrak zeudela ta.

Itsasoa 35 kilometrora daukagun arren, hura lehenbiziko aldia zan holako zerbait ikustera juten ginana. Madrildarrek izugarrizko penaz entzungo dituzte holako berriak telebistan; muturra okertuko dute esatariak itsasoa ikusgarri dagoela eta bertaratzeko aipatzen duenean, urrutiegi baitaukate itsasoa. Guk berriz, hain gertu izanik, sekula hurbiltzen ez…

Aurrekoan animatu ginan.

Surflariak ikusi, ikusi genituen, baina urruti xamar. Itsasoak ez zigun hutsik egin ordea. Bezperan askoz haundiagoak egon omen ziren olatuak, baina guri batere inportik ez. Espektakulua izugarria zan. (bai behintzat itsasoa hain gertuan izanik hain ipurdi pisua daukan menditar honentzako).

Ezin baitzuen bestela izan, busti ere egin ginan. Olatu batek harrapatu gintuen bete betean.

Argazki batzuk atera nituen. Inork surfeatu nahi baditu, irudiaren gainean jar dezala "ohola".




____

4 comentários:

  1. ooo, zelako argazki politxak! Zelako ondo etortzen jakun kanpuan garenoi gure euskal lurrak zelako politxak ta berezixak dian berrikustia... ta inbidixa pixkat emotia hemengo jendiai bebai!
    Argazkilari moduan lan itxia pentzau dozu?
    Paaaa

    ResponderEliminar
  2. Pozten naiz argazkiak gustatu izana.

    Argazkilari moduan lan egin?

    Esan izan balidate 17 urterekin, zer ikasi ez nekien garaian: Patxi, zergaitik ez dezu argazkilaritza ikasten? Orain argazkilari izango nintzen seguruasko. Baina nola inork ez zidan esan ba... Hementxe, amateur, Guatemalaraino iristen diren argazkiak ateratzen!

    Ondo pasa Guatemalan!

    ResponderEliminar
  3. Rocking in the free world!!!

    (Xerboman)

    ResponderEliminar
  4. Joxemanuel! Hau ohorea.

    Hire oso gustoko kantari baten bideoa jarri diat oraintxe zerrendan, abesti eleeeeegante bat.

    ResponderEliminar