2007-01-04

Anbizio haundiko parrilla


Anbizio haundiko parrilla iragarri ziguten.

ETBko parrillari begira jartzen naiz, eta ez det ikusten arriskurik hartu danik. Gauza berritzailerik egin danik, edo sekulako egitasmo oparotan murgildu direnik ETBko programatzaileak (Komeni ere, ez dakit ba komeniko litzatekeen ur haunditan sartzea).

Gutxi gora behera, betikoa aurkituko degu Euskal Telebistan.

Ezin esan hala ere, programazioa kaxkarra danik, inundik inora. Programa nabarmen asko dago Euskal Telebistan, nere iritziz. Umilak eta justuak izatea beste erremediorik ez daukagu gainera: gutxi gera euskaldunak, kopuruz. Kontuz konparaketak egiteko garaian. Proportzionalki esango nuke, oso programa onak, eta asko gainera, ekoizten direla.

Kalitatearekin obsesionatuta ordea, nere iritzia da, oinarri-oinarrizkoa falta zaigula ikusle euskaldunoi.


____


Produktu naturalak:

Latak, latak eta latak. Gure elikadura, ia osorik, latez osatzen da. Produktu enlatatuak. Aurrez grabatutako eta zuzendutako programak. Hasi zuzeneko programen zerrenda bat egiten, ea noraino iristen zeraten (Informatiboek ez dute kontatzen, hoietan nekez aurki daiteke sorpresarik). Hasi zenbatzen zuzeneko orduak, ea ze kopuru ateratzen zaizuen.

Jo orain aldameneko kateetara. Hasi zenbatzen.


____


Ispiluak.


Euskaldun nabarmenak bai azaltzen dira telebistan. Aktoreak, pentsalariak, idazleak, izen haundiko profesionalak, politikariak… Nun dago jende xehea? Ze ispilutan ikusten du jende xeheak bere burua Euskal Telebistan? Jo orain ondoko telebista kateetara. Konforme, han zabarretik asko aurkituko dezu, baina zabarrak, iñoranteak, askoz gertuago daude ikusleongandik, pentsalari eta jende nabarmena baino.

Hemen ikusten omen da gehien telezaborra. Zergaitik ote?

Dauden formato guztiak kopiatu ditugu euskaldunok, jende xehea zuzenean ikusteko hoiek ezik.

____


Nostalgiko jarriz pixkat, Bertatik Bertarak bi hoiexek betetzen zituen. Zuzenekoa zan. Aurkezleek asko transmititzen zuten zuzenekoetan, eta dexente "bustitzen" ziren, produktu ahalik eta naturalena lortu nahiean.

Eta jende xehea zekarten programara egunero. Han eta hemen sortutako proiektu txikiak, jende xehea. Bestela, telebistan tokirik izaten ez duen jendea..

____


Filmeak: zer egin? Nik pertsonalki ez ditut gogoko azpitituluak (ohitura faltagatik beharbada), baina gaur egungo basamortuaren aldean, hori bai litzatekeela anbizio haundiko apustu bat, onargarria, filmeak jatorrizko bertsioan ipintzearena, azpitituluekin.


____


Bukatzeko, aukera badago: Euskal Telebistako "latak", zuzeneko apurrak ere, nabarmenak asko eta asko, zabalkunde haundiagoa izan dezaten. (Bi Errepidean: dios, ezin izan nuen grabatu Olasagasti eta Mindegiari buruzko programa. Teknopolis ere ez, bizitza artifizialari buruzko hura…)

Telebista aukera, izugarri zabala da, eta nere etxean, astelehen gauetan, CSI da aukerarik bozkatuena. Asteko gainerantzeko egunetan, beste hainbeste gertatzen da.

Nolatan ez eskeini jendeari, gogoz ikusiko lukeen programa bat - momentuan ikusi ezin izan duena, beharbada grabatzea merezi ez diona - beste momentu batean gozatzeko aukera?

Konpetentzia gogorra da, gero eta zabalagoa gainera. Derrigorrezkoa da, ahalik eta baliabide gehienak erabiltzea, ahalik eta zabalkunderik haundiena lortze aldera.

____


Hauek danak, Euskal Telebistari buruz nere buruan kabia dutenak.


___

3 comentários:

  1. Ez dagoela zuzeneko programa askorik? Horrek esan nahi du pilota partidu nonahikoak gutxiagotan emango dituztela??
    Bai, zera... Ez dut sinesten.

    ResponderEliminar
  2. amatiñok bloga dauka,
    amatiño euskal telebistako zuzendari izan zen

    patxitraperok bloga dauka,
    patxitrapero euskal telebistako zuzendari?

    ni hire alde!!!!
    gainera hik lanak aurreratuta dituk

    ResponderEliminar
  3. Ricardo, bai horixe, pelotazaleek gurean daukaten pagotxa!

    Satortzulo, hiru gauzatan ados. Amatiñok bloga dauka. Amatiño euskal telebistako zuzendari izan zen. Patxitraperok bloga dauka...

    Baina... Ni telebista zuzendari??? Erruki!

    Nik telebistaz ez dakit ezer. Nere altxorra, nere irudipen traperoak, ezjakin batenak, konpartitzeko joera; batere balio ez duten iritziak, zaku barrenean geratzen diren hoiek direla sinistuta.

    ResponderEliminar