2007-01-10

Frenopatikoa

Mundu hau erotuta dagoela, bagenekien. Eritasunaren sintomak beti ezagutu ditugu, albistegien bitartez.

Azkenaldi honetan ordea, bati zalantza jartzen zaio, zein ote dagoen eroago. Mundua bera, ala albistegietako zuzendariak.

Dokumental txiki batek, musika bildurgarriz, zoom zorabiagarriez, aldaketa klimatikoaren ondorioak zehazten dizkigu. Gizakiaren akabera ezagutuko degu. Bihar bertan gertatuko dala dirudi.

Ondoren datorren albisteak, lagunik lasaiena tenteagotzen du: espaziotik datorren meteorito batek kataklismoa eragingo du, 2022 inguruan.

Burusoil ezin irripartsuago batek, aurreko albistea ahuntzaren gauerdiko eztula bailitzan, beste albiste hau ematen digu: Isabel Pantojaren zaleak sutan daude bere kontzertu bat bertan behera geratu dalako…

____


Hurrengo egunean, beste albistegi batean, zera diote: Israel eraso nuklearrak estudiatzen ari da Iranen aurka; honek, aurki, bonba nuklearrak prestatzeko gaitasuna izango omen du.

Estatu Batuarrak berriz, ikara batean bizi omen dira: eraso kimiko bat aurreikusten dute. Oso usain txarra zabaldu da Manhatanen: denek akabera sentitu dute.

Gurean berriz, azken hogeitamar urtetako frekuentzia, albistegi guztietan: Espainia ondo doa, Espainiak ez du arazorik; Espainiaren gaitz bakarra, euskaldunak gera. Albistegien ehuneko hirurogeitamarra, gurea da.

____


Zein dago eroago? Mundua bera? Albistegietako zuzendariak? Albistegiei begira denbora eta lasaitasuna galtzen degun ardi xalo ikaratuok?

John Lenon zuzen zebilen:

"bizitza gertatzen ari dena da, gu beste zeregin batzuetan ari garen bitartean"


____



(Anjelek gogorarazi zidan Lenonen esaldia)


____

2 comentários:

  1. Aupa, Patxi!

    Urte barri on! Ze egingo detsagu, ba? Disfrutau, gerantzen zaigun denporatxuan gozatu. Ez da erreza, malaletxiak urte egitten dau-eta. BAiña ahalegindu biharko dogu, ezta?

    ResponderEliminar
  2. Urteberri on Leire!

    "geratzen zaigun denporatxuan"

    Geratzen zaigun denporatxuan... Albistegietatik urrutiantxean, eta ikusten ditugunetan, begia ondo zorroztuta, ziririk sartu ez diezaguten. Hainbeste sartzen dizkigute!

    ResponderEliminar