2007-01-02

La letxe gera

Gaur arratsaldean galanki izutu naiz.

Familiarekin ari nintzen, Badakit-en jolasten.

Txartel bat atera det kutxatik. Zera zioen: Bukatu esaldia, "Herri txikian…

(erantzuna. Herri txikian… Burruka ugari)

Pelotaren atzetik hegaka zihoan pelotari batek nere arreta erakarri duenean. Zalaparta bapatean egongelan. Zer gertatu da? Mina hartu du? Zein da? Titin, Titin da. Errepikapena eman dute segituan: Titinek hegan egiten du bi paretak jo dituen pelotaren atzetik, eta lehenengo ilarako aulki baten kontra jun da, zuzen zuzen. Buruz! Zartatekoa ikaragarria da. Atzera errepikapena. Ikaragarria. Lurrean odolaren irudiak. Bere emazte edo dana dalakoaren irudiak; izututa emakumea eskilaretan behera. Abel Barriola zuri. Martinez de Irujo zuri. Nik nere artean: honek burezurra hautsi du.

Ez ba, ez du burezurrik hautsi. Sustoa izan da bakarrik. Zorabiatuta, partidua utzi behar izan du, baina zorionez ez da ezer gertatu.

Gero pentsatu det, euskaldunak laletxe gerala. Izan ere, ohituta gaude pelotariak harmailetara buruz abiatzen eta kristoren zartatekoak hartzen ikusten, munduko gauzarik naturalena balitz bezela.

Babes batzuk, lastozko meta batzuk edo, hor lehenengo ilaran edo… Ondo ala?

Hau gehiegitxo litzateke baina…





… Ados. Alper-alperrik ari naiz. Babesak! Faborez Patxi. Euskaldunak gera, ala ez gera??

____


Ez da ezer gertatu, baina sustoa barruan geratu zait. Eskerrak beranduago, Mihiluze berezian, betaurreko fashion batzuen atzean, Euskitzeren besotik helduta, telebistako neskarik zoragarriena agertu dan, nere ikara hondarrak desegiteko…





Kolpez gogoratu naiz zergaitik gustatzen zitzaidan hainbeste neska hau, Bertatik Bertarako garaian. Eta beste kontu batzuetaz ere gogoratu naiz, hala nola anbizio haundiko parrilla batetaz, eta Euskal Telebistako programazioaz aritzeko gogoa etorri zait, orain mezu hau idazten ari naizen honetan. Baina nola urtea hasi besterik ez dan egin, hurrengo baterako utziko degu, gaur orri zuri hau nahikoa beteta geratu dalakoan.

____

5 comentários:

  1. Ze guapa agertzen den argazki horretan!

    ResponderEliminar
  2. Bai Aritz. Gaurko mezuarekin lotuz, zuzenean aritzen zanean, orduan bai ederra... Ea berriz ikusteko zortea degun.

    ResponderEliminar
  3. egun beltzak azken hauek. eztakit beltzagorik baden. burua okupatuta edukitzeko ordenadore aitzinean pasa ditut gaurko ordu guziak. eguneko irrifar bakarra atera didate zuen hitz hauek, eta ez dakizue zein zaila den hori...

    ResponderEliminar
  4. izaten dira egun batzuk bai, irriparrerik batere gabekoak. Zure gaurko polizoi hori etzazula bakarrik utzi gero, oparituiozu bixki bat.

    ResponderEliminar
  5. animo!!! hagitz ederra aurreko eguneko gutuna!

    ResponderEliminar