2007-01-01

Lehenengo gonbidapena



____


Prentsa arrosa, dosis txikitan, oso gustokoa det. Tarteka eseritzen naiz telebista aurrean, eta gozatu ederrak hartzen ditut, famosoen mundu bitxi, kapritxoso eta burugabeari begira.

Gertakizun hura ordea, Anne Igartiburu eta Igor Yebra Gaztelugatxen ezkondu zirenekoa, zeharo ezezaguna zitzaidan, aurrekoan nere lagun batek aipatu zidan arte. Kontatzen zidan lagun honek, gutxitan egin duela hainbeste parre telebistari begira; bikotearen gonbidatu lustratu eta engominatuak, egun sargori batean, eskilaretan gora eta behera; gizonak beren esmoking izerdituen barruan, emakumeak ahuntz mozkortiak legez estroputz egiten eskilaretan gora, eta behera, beren zapata takoidunen gainean…

Eta egun hartako kronikaren bila abiatuta, holako pasarteak aurkitu nituen. Zinez, baina zinez hunkigarriak:

- El primero en llegar fue el feliz novio, enfundado en un elegante esmoquin.
- Con algunos minutos de retraso, como manda la tradición, apareció una radiante Anne Igartiburu.
- Los 203 escalones que conducen a la capilla, tapizados para la ocasión de pétalos de flores…
- Tras una íntima ceremonia, aparecieron los felices novios convertidos en marido y mujer, momento en el que se podía contemplar una bella puesta del sol.
- Igor Yebra besó cariñosamente en la frente a su esposa

Eta honek, bereziki honek, zeharo bete ninduen.

- Por su parte, Igor Yebra declaró que había habido lágrimas durante la ceremonia y contó cuál había sido su reacción al ver a su flamante esposa: "Cuando la he visto he pensando que soy un hombre muy afortunado".

Horixe, horixe pentsatuko det nik, inolako zalantzarik gabe, Markos Zapiain Gaztelugatxe gainean ikustean, baldin eta orain luzatzen diodan gonbidapena onartzen badu.

"cuando le he visto he pensado que soy un hombre muy afortunado"

Hori bai, tradizioak agintzen duen legez, zu goian egongo zera, Markos, eta ni ondoren iritsiko naiz.

____


Nere oparia besazpian dedala iritsiko naiz.


____

Sem comentários:

Enviar um comentário