2007-02-10

Ai, Patxi, zu beti neskeri begira!

Halaxe da. Lotsarik ez aitortzeko, oso, baina oso emakumezalea naizela.

Kutsu sexuala hartzen zaio beharbada esaldiari. Tira, badu sexu erakarpenak bere indarra neregan, nola ez ba, baina esango nuke, txikia dala, nere beste generokide gehienen aldamenean. Zaila da holako zerbait pisuan ipintzea baina.

Emakumezalea banaiz aldiz, beste hamaika arrazoirengatik. Emakumezalea naiz, emakumeak, orokorrean betiere, askeagoak direlako, umilagoak, egiatiagoak, sentikorragoak, barkaberagoak, ulerkorragoak, azkarragoak, irekiagoak… Eta antzeko izenondoz bete nitzake beste ilara batzuk.

Beti konpondu izan naiz hobeto emakumeekin, gizonezkoekin baino, eta nere lagun min gizonezkoak, hoiekin, emakumetik asko dutelako.

____


Gaur Ken Loachen filme bat ikusten egon naiz, nere herriko zine-klubean. Gizakiaren ezaugarririk ilunenen lagin txiki bat. Gerra, basakeria, bortizkeria…

Indarraren ardatzaren jira-biran gizonok gobernatutako mundu krudel honen erretrato triste bat.

Emakumeak dira etorkizuna, etorkizunik izango badegu. Edo emakumeak gabe, danok, baldin emakumeen berezko eta betidaniko birtuteak gure egiteko gai izaten bagera, egunen batean.

Alegia, gizakiak Leireren antz pixkat hartzen duen egunean.

____

2 comentários:

  1. Eskerrik asko, Patxi. Baiña gizakixak nere antza haundixagua izango balebe, mundua kaosa izango litzakela seguru nago! Baiña estimauta dago kunplidua!

    Mundua hobia izango ete zan andrazko gehixago boterian egongo balitzaz? ez dakitt, eredu batzuk izan dittugu, eta gizonezkuak baiño gogorrago jokatu izan dabe.

    Eta hori da arazua, nik uste. Tradizionalki balore batzuk asignau egin deskuez, izan ala ez, eta hórrek baloriorrek dira falta diranak. Andrazko askok alde batera laga dittue, eta "gizonago" egin dira. Zegaittik laga gure balore tradizionalak? Kursiak eta ñoñoak konsideratzen dira, txarto ikusitta dagoz. Feminismuan hurrengo erronkia horixe dala uste dot: geuriari eustia. Eta ez dot uste gizonen baloriak txarrak dirazenik (bere neurrixan, ni oso gizon sentitzen naiz).

    Zelako erantzun luzia, enrollau egitten naiz, eta post bat ixa idatzi! Ondo segi, Traperillo

    ResponderEliminar
  2. Leire, nik susmoa behintzat, baietz, askoz hobeto ibiliko ginala.

    Eredu hoiek ez dute balio noski. Ni ez naiz salbuespenez ari, gehiengo batez baino.

    Ahotsak plataformarena: nahi adina kritika egin dakizkioke, baina bat egiteko gaitasuna izan dute. Neretzako lorpen izugarria da, emaitzak zein izango diren alde batera utzita.

    Kaosa izango litzateke zure modukoen mundua? Ekatzu Kaos hori hona! ;-)

    ResponderEliminar