2007-02-16

Gau ahaztezin bat

Mathilde maitateko moduak ikuskizuna zer iruditu zitzaidan idaztera nijoan oraintxe, baina kronika honetan azaltzen dan morena batek idatzi du hemen, ni baino hobeto zalantzarik gabe, ni orain kontatzera nijoana…

Beste zerbaitetaz arituko naiz ni beraz. Neretzako hain hunkigarria eta berezia izan zan gau horren ingurukoak kontatzera.

Famoseo pixkat alegia; bertako famosoak, zein zuok irakurleok, seguru estimatuko dezuena, eta irriparren bat edo beste erauziko dizuena. Asmoa horixe behintzat:

Aurrera ba.

____


Izugarri gustatu zitzaidan ikuskizunaz Mikel Iturriak zein Eitb-kulturakoek aurreratu zigutena…


Guztiz tentagarria bi artista paregabe hauek alkarrekin lanean ikustea…

Baina batez ere, beste gauza batek eraman ninduen Donostiara: aspaldiko hainbat lagun birtual lehenbiziko aldiz aurrean, fisikoki aurrean izateko ideiak seduzitzen ninduen izugarri.

Hark orgia emozional moduko bat izateko osagai guztiak zituen. Nola erreakzionatuko ote nuen? Zeharo gogotsu? Zuri geratuko ote nintzen kontrara? Nere entzefalogramaz kezkatuta? Naturaltasuna galduko ote nuen? Ni ez nintzen beste norbait ezagutu behar ote zuten ni lehenengo aldiz aurrean izango nindutenak?

Emaitzak ardura gehiegirik ez. Bildurrak oso ostatu kaxkarra du neregan. Hartuta zegoen erabakia.

____


Ernest Lluch Kultur Etxea. Nun kristo dago Ernest Lluch Kultur Etxea? Google, egizu argi pixka bat nere iluntasunean...





Aiba! Anoetan dago ta!

____


Txumaren musika eraman nuen jarrita kotxean. Hortik atera kontuak zenbat gustatzen zaidan bere musika. Saturazioaren bildurrik ez.

Iritsi naiz estadioaren inguruetara… Akabaramos. Munizipalak. Hesi bat. Sarrera debekatua.

Arraioa, zazpirak eta hogei! Nun kristo aparkatu behar det nik?

Bidegurutze bat ospitaletarantz goazela. Euskadiko orkesta sinfonikoa. Instintiboki jo nuen seinaleak agindutako tokira.

Jesukristok alpargata galdu zuen tokian utzi nuen kotxea…

Zorionez

(…. Zergaitik zorionez? Kronikaren bukaeran erantzuna).

Handik oinez, eskilara mordoa jetsi, autobia zeharkatu, eta hamar minututan gutxigorabehera, bertan nintzen. Zazpi terdietan puntu puntuan.

….

Eta hemen aurkezten dizuet, ikuskizunaz modu bikoitzez gozatu zuen adiskide deabrua: Ikusikizunaren antolatzailea.




(argazkian ezkerrekoa)

Mikel Iturria, elemento. Nahita egin al zenuen?

Alubitak ez zuen abisatu deialdia egin zuenean, ikuskizuna ez zala Kultur Etxeko sarrera nagusian, hor nunbaiten barrena, baizik eta 8. atearen ondoan dagoen aretoan!

Danak ez dakit baina mordo galanta bai behintzat, sarrera nagusiko eskilaretan goooooora, gora, gora….

Zazpigarren pisuraino bai (hiru edo lau izango ziren, baina neri zazpigarren pisua egin zitzaidan)

Bulegariak (parrea gordetzen ari zan, ala neri iruditu zitzaidan?) Azalpena (enegarren azalpena) :

- Ezzzzz, ez da hemen. 8. Atearen ondoan dagoen aretoan da.

Ala ba. Beerriz eskilaretan beheeeeera, behera, behera…

Han, Ilazki Serranorekin topo. Ni beheruntz nindoala, hantxe goruntz bera lagun batekin, harnasestuka:

- HHHaah… Nora goiasen ideiarik pes…!

(Ai Ilazki, majisima… Neuk esango notzun 8. atearen ondoko aretora joateko neregas, hainbessssste eskilara igo barik, baina, ez jatan porsiakason ondo pentsatu preguntatzie nora ziñostien, ligoteon dabilen baten itxuria exkaxa ez emotearren)

____


Ezzzzz... Nahita nola egingo zuen ba Iturrik! Ahazteren bat, gaizkiulertzeren bat izango zan. Baina egoera erabat komikoa dala ez ukatu neri. Danak eskilaretan gora eta behera, Barrio Sesamon bezela.

Mikel geroago ezagutu nuen, gogotsu eman genion eskua alkarri (1):

Mikel Iturria, munduan zehar berarekin turista gisa ibiltzeko moduko lagun aproposa. Inun alperrik galtzen ez dan hoietakoa, alaia, atsegina, irekia…

____


Tira ba. 8. ate ondoko areto barruan nintzen.

Ikuiluzokotik zezenplazara irtetzen dan kabestru despistatua.

Danak eserita; nun eseritzen naiz ni? ziztu bizian jo nuen atzerantz, aulki libre baten bila…

Ez zan beharrezkoa izan. Bapatean beso luze bat ikusi nuen altxata….

- Patxiiiiiiii!!

Neska morena ikusgarri bat beso haren azpian, neri deika.

Maite Rementeria!!!!

Bertaratu nintzenean belaunetan dar-dar txiki bat somatu nuen. Dios mio. Maite. Baina baina… Ze guapa zauden!

Ile beltza. Txupa beltza. Polo beltza, eta belztasunari dotorezia eransten, argi egiten, Maiteren aurpegia…





Angelica Jolie, utikan, utzi Maiteri tokia.

- Tokia gorde dotzut Patxi! Banekixan etorriko zinala.

Nere begi-niniak oso sentiberak dira zenbait emakumeren edertasun naturalaren aurrean. Esan beharrik ez dago, zoratzen nengoela…

(gauzatxo bat bakarrik erantsi, Maiteren kronikari: bakoitza bere aulkian eserita baino, modu hobeagorik badago ikuskizun honetaz gozatzeko. Nork bere burua aldamenekoaren magalean ipintzea. Ikuskizunean zehar behin baino gehiagotan etorri zitzaidan burutazio pirata :-)

Hizketan aritu ginan, ikuskizuna hasi bitartean. Maiteren aldamenean, Josu Azpillaga, Codesyntaxeko figuretako bat, eskua eman genion alkarri (2), eta aiba! Han beste muturrean… Eneeeeeee, hura artista konzentrazioa! Josu Martinez!!!




Gureganaino heldu zan, gogotsu eman genion alkarri eskua (3), ze plazerra haren ondoan egokitzea, nahiz segituan aldegin zuen. Ze pena, gero ez nuen gehiago ikusi.

Xabier Mendiguren ere





inguratu zan, pooooozik, hain ibili zan batekin eta bestearekin, bere saltsan. Alkarri eskua eman genion, nola ez ba (4), aspaldiko lagunak gera ta!

____


Ixiltasuna bapatean. Hura emozioa. Izugarria. Lehenbiziko aldiz nere bizitzan Julen laguna nere aurrean ikustekotan nintzan!

Halaxe. Han azaldu ziran banan bana eszenatokian, Julen, Txuma, eta gainerantzeko musikariak…

Argiak itzaldu ziren. Julen hizketan, Txumaren musika…

....

Sirenen hotsa kanpokaldean. Mobilen bat ere bai hoska, eta nola ez, ikuskizun guztietan ezin falta dana: Aparkalekua topatu ezinean ibilita, aretora berandu sartzen dan jendea…

Eskerrak behintzat sartzen diren batzuk zeharo interesgarri diren…

Ile luze hori polit hori… Txupa beltz hori…

Aiba! Hori Maite Goñi da!!!!!




Richter neurgailuak bariazio txiki bat erakutsi zuen. Nik garbi-garbi somatu nuen behintzat. Maite Goñi bertan zan, eta hura ere ezagutzera nindoan!

Gai izango ote nintzan, hainbeste emoziori aurre egiteko? Zenbat minutu tardatzen ote dute anbulantziek ospitaletik Anoetako estadiora?

....

Ikuskizunak aurrera egin zuen. Matxinsaltoa bezelaxe ibili nintzen, zirraratik zirrarara. Txumaren abesti batzuk nere barruko zenbait zoko seinalatu harrotzen ez zituenean, Mathilderen atzetik nenbilen, Julenen ahotsak eramanda, istorioaren paisaia desberdinetan barrena…

Amaiera iritsi zan. Txalo zaparrada. Piztu ziren argiak, eta ttak! Hantxe zabaldu zan beste emozio batzurentzako atea…

Jaiki egin nintzen, jiratu nuen burua poliki, atzerantz, Maite Goñiren bila…

Baina baina… Nun dago?? Nun sartu da??

Erabat ziur nengoen ikusi nuela. Erabat ziur, hantxe nere atzean zegoela, baina ez nuen ikusten. Nere begiak alkarri galdezka:

- Hik zeozer bai?
- Keba. Hik ere ez???
- Ezetz ezetz, ez dagoela!

Nik ez dakit nundik, zerutik edo, bosgarren dimentsioa zeharkatuz, agertu zanean…















Bapatean…

Azkenean alkarren parean! Muxuak, emozioa… Ez galdetu zer esan genion alkarri, ni nolabaiteko estasian sentitzen bainintzen, ulertuko dezuen bezela…

Oso natural jun zan dana, oso atsegin, izugarri ondo sentitu nintzen. Berdintsu esango nuke sentitu zala bera…



____


Ea ba, hurrengo geltokira:

Julentzio!!!!

Nun zaude??

Ez zegoen bertan. Kanpora irten omen dira, goazen ba!

Hantxe zegoen, honekin eta harekin, zorionak jasotzen, honi eta hari azalpenak ematen.

Eiiiiiiiiii! Utzi traperoari tokia! Iskin iskinetik abiatu nintzan eskilaretan gora, pozarren, ume bihurri baten moduan, eta heldu nion gerritik.

Berriz ere estasia. Besarkadak, alkarri eskua ematea (5), zer esan ote genion alkarri? Ez dakit ba. Berriz ere besarkadak, berriz ere alkarri eskua ematea (6), (7), (8)…

Elektrokardiograma jarri balidate momentu hartan, zeinek deszifratu marrazki hura!

Julenek bere publikoari kaso egiten jarraitu zuen normala dan bezela; berdintsu genbiltzan danok, orain batekin, gero bestearekin, atzera lehenengoarekin… Danoi kaso egin nahiean eta ezinean…


____


Tartetxo hoietako batean ezagutu nuen Olaia, Julenen inspirazioa. Jatorra baino jatorragoa, ezin zitekeen bestela…

Eta hura goruntz zijoan emozioei gagozkiola. Baina ez nuke nahi kronika honek Tolstoiren "Gerra eta pakea"ren liburuaren antzik hartzea orrialde kopuruaren aldetik, beraz, laburtzera noa. Oraintxe baitator nere kronika honen zatirik goxuena, irakurlearen ikuspuntutik begiratuta…

____


Taberna batera jun ginen, zerbait hartzera.

Txuma ezagutu nuen. Bizitasunez, umorez eta argitasunez bete-beteta.

Gogoz ematen du eskua (9), bera bezelako sumendi bati dagokion bezela, eta halatsu, edo berdintsu, ezagutu nituen Ivan del Campo (10)….

Eta…

Orain galdezka arituko zerate, zuen buruei, zertara datorren hainbeste zenbaki, gizonezkoen izen bakoitzaren ondoan:

Bueno ba. Ase dezagun irakurlegoaren jakin-mina:

Sekretu bat gorde nion mundu guztiari, gau magiko hartan. Eskubiko eskuko hatz bihotza, hazita, minbera neukan.

Hura dilema, nik neukana. Jende mordoa ezagutu behar nuen. Jakina makina bati eskua eman behar niola ezinbestean. Zer egin??

Jendeari esplikazioak ematen hasi, eskua luzatzen zidaten bakoitzean? Zenbat esplikazio eman behar nituen? Ezagutzen nuen lagun bakoitzeko bana? Mediku konferentzia bat emango zuen hark, kapituluka antolatua. Ez Patxi. Onena, mina nola hala aguantatzea. Sufritu pixkat, ahalegin berezia egin aurpegi irripartsua jartzen.

Banekien emozioak eta pozak asko lagunduko ninduela eta tira, huraxe zan erabakirik onena.

Nahiko ondo eraman nuen, bera azaldu zan arte :



Ikusten dezue bere aurpegia? Sinpatiak gainezka egiten duen bi begi hoiek? Ba sinpatia ez da bere begietara bakarrik mugatzen dan birtutea.

Iban Aranzabal da. Eskua eman zidan, eta ez zidan askatu, gutxienez minutu batean!!!!!

Nere nerbio sistima aluzinatuta zegoen. Minaren alarmak zeharo aztoratuta. Ze pasatzen da hemen? Hau onartezina da!!!!!

;-) ;-)

Lasai Iban, eta gainerantzekoak. Mina bai, izan zan, baina gau hartako emozioek sortutako endorfinek neutralizatzeko modukoa.

(Isilean gorde behar baina, nik egin nituen parreak honen kontura.)

Iban, ohean ere berdina ote zera? Akaberarik ez duena? Ju Jummmmm!!!!

_____


Eta orain, ase dezadan zuen beste jakin-min iturria:

Zergaitik poztu nintzen bukaeran, kotxea jesukristok alpargata galdu zuen tokian aparkatzeaz?

Ba ez nintzelako bakarra izan! Maite Goñik ere hantxe utzi zuelako, nik utzi nuen tokitik berrogei metro eskasera.

Neskalaguntzea egin nuen!! (edo berak mutil-laguntzea, segun nundik begiratzen dan)

Alkarrekin abiatu ginen, gure kotxeen bila. Arimarik ez zegoen toki batean… Hantxe Donostiako bazter hartan, ni eta, erakargarritasunaren monopolioa ia ia berea duen neska sotil dotore lirain apain lerdena…

Ju Jummmmmmm!!!!!

….

Hemen irakurleak bi aukera ditu. Bat, kristorenak gertatu zirela pentsatzea, eta imajinazioa lanean jartzea.

Eta bestea, ezer ez zala gertatu ondorioztatzea…

____


Pistatxo bat:

Gau hartako nere frustrazio txikia. Danak aho batez esan zuten, sarean azaltzen naizena baino askozaz ere, askozaz askozaz ere txintxoago ematen dedala!!

Halaxe da ta! Zer egingo diot ba!

;-)

____


Bukatzeko, nola utzi aipatu gabe, ikuskizunean, eta ondoren, alkarrekin egon ginen tabernan, xehetasunik galdu gabe egon zan pertsonaia misteriotsua...

Nere morfopsikologiarekiko zaletasuna bereziki pixkortu zuena...







____

8 comentários:

  1. zure kronikaren zain gelditzen naiz; atzo ezin izan nuen Donosti aldera joan...

    ResponderEliminar
  2. Ze pena Itziar! Tira, hurrengoan izango da...

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Patxi:

    Euskal Herriak duen aje bera du kultur etxeak: bitan banatuta dago. Eta nire falloa izan zen ez jartzea areto nagusiaren sarrera 8. atearen aldamenean dela, Bakearen Usoaren parean.

    Bestetik, bigarren hankasartze bat ere egin nuen: Anoeta inguruko kontzertu, kirol lehia eta antzeko ikuskizunak kontrolatzen saiatzen gara, jakinaren gainean egoteko, baina ez genekien Donostiako Karnabalen aurkezpena Frontoian izango zenik; are gutxiago udaltzainek itxiko zutenik sarrera (normalean han dagoen letrero baten bidez abisatzen dute).

    Hortik aurrera, uste dut dena ondo joan zela. Asko poztu nintzen jende ezagun asko gerturatu zelako eta, bereziki, Patxi Trapero jauna agertu zelako.

    Mezu honen jarraipena irakurtzeko irrikitan geldituko naiz.

    Iturri zurrunbilotik aterata.

    ResponderEliminar
  4. Iturri, fenomeno egon zan ikuskizuna. Fallo hoiek txikikeriak dira, eta nik, zer nahi dezu esatea, asko estimatzen ditut bizitzan holako ezustekoak. Hainbat gertaera xelebre gertatzeko bidea ematen dute askotan!

    ResponderEliminar
  5. Aupa Patxi:

    Guztiz kezkatuta utzi gaituzu. Gure IKTero "nordikoa" Urretxu-Zumarraga aldera eramateko asmorik?

    Badakit Maiteri "eliteko" jendeaz inguratzea atsegin zaiola, baina ez gaitzala Ordiziarrok umezurtz utzi, mesedez.

    ResponderEliminar
  6. Aupa, Patxi!

    Zelako barraiak egin dittudan! Algaraka ibili naiz. Oso ona. Eskua alkarreri emotekua musuekin konpondu zeikian. Badakizu ze moderno geldittuko ziñan?
    Segi holako gauza barregarrixak kontazten, mesedez!

    ResponderEliminar
  7. Aupa, Patxi!!! Ea nondik hasten naizen...Par batean nago zure kronika irakurri dudanetik. Honek Clint Eastwood-en azken filmak bezala, bi bertsio mereziko lituzke: bata, zurea eta, bestea, eskua/musuak ematen joan zinen horiena. Zer pentsatuko/sentituko zuten/genuen zu ikustean????
    -----
    Onartu beharrean nago, ni berandu iritsi nintzenez, txintxo-txintxo eseri eta ez nintzela inora begiratzera ausartu...tarte batean. Baina arnasa errekuperatu nuenean, noizbehinka (hori bai, diximuloz) ezkerraldera, eskuinera, atzera, aurrera...enfin, bazter guztietara begiratu nuela non zeunden ikusteko, baina ezer ez! Imajinatu ze sorpresa, argiak piztu eta hortxe mutur aurrean topatu zintudanean!! :-)

    Laburtuz, nobela bateko pasarte batean ikusi dudala neure burua hau irakurtzean, eta hori ez dago batere gaizki astelehen baterako (musika eta guzti!!!). jaja. Hemen azaltzen ez den pasadizoa ere oso ondo egon zen, ezta? Nik, behintzat, ederki pasatu nuen... ;-)

    -----
    Magic, zuri zuzenean esango dizkizut esan beharrekoak!!!! (Ikusiko duzu harrapatzen zaitudanean...)

    ResponderEliminar
  8. Magic, elite baino, ni bezelako sat-elite batekin, zein jungo da ba? Lasai egon. Gainera, ziur nago ezin hobeto zaintzen, mimatzen, laztantzen, goresten dezuela Ordizian. Ziur gustora baino gustorago dagoela Murumendi azpian.

    Maite, askozaz ere gazteago ematen dedala esan zenidaten danak. Kronikan horixe aipatzea ahaztu zitzaidan. Telebistak gizendu bezela, blogak zahartu egiten du beraz!

    Bukaera zein izan zan kontatu gabe, hobe. Anjel Lertxundik gaurko zutabean dioen bezela: misterioek gordean dute xarma.

    Leire, saiatzen naiz bai, umorez blog hau bustitzen. Beti ez det lortuko baina, pozten naiz oraingoan lortu izanaz.

    Zu bezelako famosa bati parrea eragin! hau ohorea ;-)

    ResponderEliminar