2007-02-09

Gure azpikontzientearen aukerak

Atzo voyeur sentitu nintzen pixkat (pixka-pixkat).

Neska ez zegoen toki itxi batean, eta ni ezkutuan zirristu batetik begira ere ez. Bera ordenagailu batean aurrean zegoen, parean zuen gizonari datuak edo hartzen. Ni berriz, neskaren bizkarrean, nere txanda noiz iritsi zain, beste leihatila batean.

Kontua da, zain nengoela, ez nuela beste entretenimenturik, haren pantailari begira egotea baino. Inertziaz hasieran. Bapatean ordea, Hotmail posta zerbitzuko pantaila azaldu zan, eta horretxek tentetu ninduen.





Ttak! Control + Tab. Ttak! Control + Tab. Hotmailetik datubasera eta datubasetik Hotmailera saltoka zebilen etengabe.

Bere lana egiten, bai, gizonari datuak hartzen, honi azalpenak ematen, baina aldi berean, hilalabizikoa zitzaion Hotmaileko posta zerrenda begiratzea…

Ene ene. Ze mezuren zain ote zegoen?? Zer dala ta antsia hura, gizon harenak bukatu arte ezin itxoite larri hura?

Bai, noski, izan zitekeen Haziendako mezu bat izatea espero zuen hura, edo Udaletxeko kontuhartzailetzakoa, edo amona Rosariorena…

Baina neri, askozaz ere gutxiago kostatu zitzaidan neska honen bizimodu sentimentala imajinatzea. Egoera hauxe imajinatzea:

Neska honek Messengerrean 47 kontaktu ditu, gizonezkoak danak. Sekulako arrakasta du, pretendienteak nahi beste, eta harrituta dago gaixua, azken orduerdian batere mezurik jaso ez duelako, batez ere astebukaerarako plana oraindik lotu gabe duelako! Zeinekin geratuko da? Lehenbiziko idazten dionarekin, ala mezurik politena ehuntzeko gai danarekin? Itxaropentsu, baina aldi berean larri dago…

Zergaitik aukera poliandro hau, eta ez beste bat? Esate baterako… Zoriontsuki ezkondua, liskartxo bat izan du gizonarekin, eta haren barkamentxoaren zain dago…?

Ba… Arrazoi honexegatik: erlez jantzita zegoelako.

Tutu-soineko luze marradun batean sartuta. Bi kolorekoa, horia eta beltza. Hegalak bakarrik falta zituen. (guapa zegoen, baina hori beste kontu bat da).

….

Bai, badakit, txorakeria bat da. Baina… Erropa erostera goazenean, ez ote du gure azpikontzienteak parte zuzena hartzen, soineko hau, alkandora hau, gerriko hau aukeratzerakoan?

Neska honek pentsatu ere ez noski, lorez lore dabilen erle poliandroaren hipotesian, tutu-soineko hura eskaparatean ikusi zuenean… Baina gure azpikontzientea holako erlazioez elikatzen da etengabe.

Segidan, segundu zatiki batean, nere buruari galdera: ze harreman eraiki zuen zure azpikontzienteak, Patxi, jantzita daramazun forropolar laranja aukeratu zenuenean?

- ………..

- Buuuuuutaneeeeeeroooooooo!!!!


;-)

____

2 comentários:

  1. Ai, Patxi, zu beti neskeri begira!

    Izan leike neska horrek asteburuan afaire bat izatea, mutillak gauzak ganoraz egittia eta neskiak e-maila emon.

    Alkarri mezutxo batzuk bialdu detsez. Neskiak, azkenian afari romantiko baterako zita egin detsa, eta erantzunan zain dago. Jakitziarren oiñ artekua tonteo hutsa zan edo benetan zeozer gehixago egon leiken.

    Nerbiosa dago badakixalako erantzun horretan egongo dala mutil horrekin dakan hartu-emonan giltzarrixa. Zirt edo zart egitteko sasoia. Mutillak etengo daben bildur da, hotmail-a laga ezinda....

    Ixa ipoiña asmatu dot datutxo batekin. Gogorra da-eta jasotako mezuen begira egotea, Romeok noiz idatziko.

    Asteburu on!

    ResponderEliminar