2007-03-11

Sua falta zaigu bai




"ez dago istoriorik pertsonaia guztiz ziur eta guztiz gogobeteekin, hori narratibaren lege nagusi bat da. Insatisfazioa da, azken finean, munduaren motorra, baita literaturarena ere."


"Nerabezaroko desengainu, insatisfazio, munduak zerbait zor dizun sentipen hori aurkeztu nahi nuen. Kuriosoena da, nerabezaroa utzi eta berdin jarraitzen dugula. Tabakoa lortzen dugu baina surik ez. Edota sua badugu, eta orduan tabakoa galtzen dugu. Asebeteta, inoiz ez."

Irriparre bat loratzen zait ezpainetan, Katixaren hauek irakurrita. Nere akats izkutua, akats sekretua, bapatean mundu guztiak duela egiaztatu banu bezela, halako zerbait sentitzen det.

Insatisfetxoak ote gera? Ez ote gaude inoiz asebeteta?

Airean dabilen eta atzeman ezin dedan xaboi burbuila bati begira bezela, holaxe geratzen naiz, galdera hoien aurrean.

Esango nuke orain, boteprontoan - askotan bezela, nere susmo-makina martxan jarriz -, beharbada ez gerala hain inperfektoak ere; aseta, pozik bizitzeko erreminta guztiak ditugula… Baina badaukagula akats haundi bat, akats mugatzaile bat, askoz hobeto bizitzea galerazten diguna: gauzarik errexenak konplikatzeko daukagun joera; gauzak nahasteko daukagun mania zuzenezina …

Nere aldetik esango det - nere burua pixkabat lasaitzeko, zapatu gau honetan - , nere bizimodu insatisfetxo honen barruan ere, oso beso luzeak ditudala, eta gai naizela hor goian dabiltzan laino eder dexente atxikitzeko. Izan ere, gai bainaiz batzuetan, batzuetan bakarrik, gauzen xinpletasuna antzemateko.

____


Katixaren beste erantzun hau ere asko gustatu zait:

“Umoreari izugarrizko garrantzia ematen diot, bizitzako arlo guztietan. Umorerik gabeko pertsonekin ez naiz ondo konpontzen, barregarriak iruditzen zaizkit. Eta ironiarik gabe zer egingo genuke? Ironiak erlatibizatzeko aukera ematen digu, geure buruaz eta inguratzen gaituenaz apur bat barre egiteko."

Ze arrazoia duen…

Nahiz gauza serio-objektibo ugari ere esaten dituen...

Xabierrek egindako elkarrizketan bota duen esaldi potente hau adibide:

"promiskuitatearen aldekoa naiz erabat: guztia probatu nahiko nuke"

____


Katixaren lagun asimetriko, konplikatu, "interesgarri" hau, badijoa korrika batean, urteko libururik interesgarriena erostera.


____

Sem comentários:

Enviar um comentário