2007-04-16

Agur egiten deutsot San Antoniyori

Urkiolako harriari bueltak ematen ikusten dezuen txikia, enkargu bat betetzen ari zan. Norbaitek eskatu zion, Urkiolara jun behar zuela jakin zuenean, mesedez buelta batzuk emateko harriaren inguruan bere izenean. Ea San Antonio portatzen dan eta andregai sofistikatu bat egokitzen dion.

Nahi duenak ikusi txikia ze fundamenturekin ibili zan, klika dezala botoiaren gainean.


derecha








Ekarriko ote dio? Ba al dauka batere arrakastarik San Antoniori egindako erritual bitxi honek?

Hortik zehar irakurri dedanez, hainbeste jende ibiltzen zan harriaren inguruan, garai batean, lurrez bete beharrean izaten zirela noizik eta behin.

....

Siniskeria, noski, ez da zientzia, beraz, oso moldagarria da. Pertsona bakoitzak neurri bat bilatuko dio. Baikorrak adibidez, buelta bakarra emango du (baikorrek ez baitute izaten siniskerien beharrik). Ezkorrak berriz, hamar edo gehiago…

Desesperatuak, zenbat?

Irudi bitxi bat etortzen zait oraintxe burura: bi lagun irten dira ordu berean, bata Mañariatik, bestea Otxandiotik. Gauez irten dira biak, inork ikusi ez ditzan, eta gauaren iluntasunean… Ez dute alkar ikusi, harriaren ondora iritsi diren arte.

Biek bai baitakite zertara jun diren, harriari bueltak ematen hasi dira, alkarri ezer esan gabe, eta horretan eman dute gaua, zenbait eta itzuli gehiago, orduan eta erruki gehiago piztuko dutelakoan San Antoniorengan…

Filme erromantikoak gustoko dituzu? Alkar ezagutu dute, eta maitasunaren txinparta piztu da haien bihotzean. Urkiolako elizan ezkondu dira astebete beranduago.

Filme errealistak nahiago? Bat zorabiatu egin da, bueltak eta bueltak eman beharrez. Erori egin da eta atzetik datorkionak estropezu egin du; muturrez aurrera erorita, sudurra hautsi du.

Bildurrezko filmak nahiago?





Gau osoa isilean eman dute, alkarren arnas hotsa lagun bakar dutela. Egunsentian, egun lainotsua, misteriotsua. Laino artetik bi kapa luzeren barruan… Guardia zibilak heldu dira:

Documentación!


____


Hau traperoenea baita, Alegiako traperoaren omenez jaiotako orria, begira ze aurkitu nuen zeharo ustekabean Urkiola gainean. Alegiako Ramon Batistaren laguna bertan izan zala, eta bertan kantatu zuela lehenengo aldiz Gernikako arbola!





Horixe ba lagunok. Eman ta zabaltzazute, munduan frutuba.

___

5 comentários:

  1. San Antonioko apaiz batek esana neskatila bateri:
    Nobioa topatzeko harriaren bueltan ez neska! mutilen bueltan, mutilen bueltan.

    ResponderEliminar
  2. ai traper,

    flax hori!!!

    hire moduko argazkilari batek halakorik!

    ona oso ona, anonimoak bidalia...
    baina zenbaitetan ez duk nahikoa, ibili ezezik jardun beharra ere bazagok

    aio!

    ResponderEliminar
  3. Siniskerien gaia oso gogoko det, eta benetan da ona aipaz hark neskatila hari esandakoa! Egia galanta gainera.

    ... edo ez? ;-)

    Flax-ik gabe ere atera nuen, baina ditxosozko plakak brillua besterik ez zeukan. Joxe Marirena nunbait, oraindik itzali gabea!

    ResponderEliminar
  4. iep!
    amaiera beldurgarria,erromantikoa,errealista...eta umorezko bukaera nola izanen litzateke?

    gidoigile sartu beharko zenuke Spealber!

    nik ere bueltaxka bat eman beharko dut handik barna!
    ongi segi!

    ResponderEliminar
  5. Julen, nik uste det hirurak nahiko umoretsu badirela.

    Juten bazera, ez ahaztu eliza barruko kandela elektronikoak piztea, badaezpadaere...

    (kandelak bata bestearekin pizteko plazerra ere kendu dute elizetatik, ditxosozko teknologia ;-)

    ResponderEliminar