2007-06-11

Asier Aranguren

Atzo kirol informazioaz aritu nintzen orokorrean, baina eman diezaiogun bakoitzari berea.

Euskal Telebistari begira ere egon nintzen igandean, eta atzera ere, beti bezela, Asier Aranguren kirol esatariarekin gozatu nuen.

ETBko kirol esatari euskaldunak, danak iruditzen zaizkit benetan nabarmenak, Xabier Usabiaga, Mikel Olazabal… Ezin ipini bat besteak baino gorago. Zer esan denboraldi honetako fitxaje zoragarriaz… Talde hoberik nekez osatu.

Asier Arangurenek aldiz, badu zerbait, erronka gisa hartuta daukadana. Ze taldeko zalea dan jakitea da nere asmoa aspalditik, bere aurpegiera, tonu eta ahotsari erreparatuta.

Futbol emaitzak zein diren ikusteko telebista piztu eta, hauek entzun aurretik, bere begietan, bere ahotsean antzeman nahi izaten det onak ala txarrak izan diren. Disgusto izpiren bat, dardar txikiren bat, neurriz kanpoko poz-zantzuren bat… Ezinezkoa! Errealzalea ote da? Athletikzalea? Osasunazalea? Ez diozu igerriko! Bere irriparre bihurri alaia ipiniko dizu beti, garaipen egunetan porrot egunetan bezelaxe.

Puska bateko profesionala, bai horixe, eta adibiderik onena, igandekoa. Derrotismorik gabe, informazioa zuzen ematen, ezin egokiago, eta seguruasko, beste inork inungo telebista-irrati kateetan eskeini ez zuena eskeiniz gainera:

Irriparrea!

Ikusi bideoa: esandakoa, Asier Aranguren eta bere irriparre autentikoa, eta Osasunako Kike Solaren momentu historikoa, ondo ondo gordetzeko modukoa.




____

2 comentários:

  1. Ez dakit ironiaz beteta idatzi duzun. Aranguren beti izan da Errealekoa eta ez du inoiz ukatu.

    ResponderEliminar
  2. Ez ez, ironia izpirik ez. Ez naiz bereziki kirolzale, ez nekien errealekoa zanik. Misterioa hondatu didazu ;-)

    ResponderEliminar