2007-07-07

7-7-7

Zazpia omen zorte ona dakarren zenbakia.

Ze egunetan bizi naizen jakiten nahikoa lan izaten det gehienetan, halaxe konturatu naiz gaurko egunaren berezitasunaz, txiripaz, telebistako albiste bati esker.

Zorte ona ekarriko dielakoan, gaurko egunaren zain egon omen da zenbait lagun, ezkontzeko edo, traturen bat egiteko (ezkontzeko), ebakuntza bat egiteko, e.a.

Albistegian bertan Bagdadeko gaurkoaren berri eman dute, eta pentsatu det, bertan arazoak izateari utzi dioten 156 lagunentzako ere zorte oneko eguna izango zala, gaurko 7-7-7 hau zalantzarik gabe…

Edonola ere, aurtengo San Juan Egunarekin gogoratu naiz. Alicanten tokatu zait suari begira egotea, eta ezagutzen ez nuen ohitura baten berri izan det.

Hemen enparantzaren erdian, herrietan edo auzoetan, su bakarra egiten degun bezela, han hondartzan zabalduta, milaka su, familia bakoitzak, edo koadrila bakoitzak berea.

Atentzioa eman zidan, lagun asko eta asko idazten ikusi nituelako, zutik, bakoitza bere libretatxo eta boligrafoarekin, eta jakinminak, noski, kosk egin zidan. Ze sukar literario sartu zaio ba jende honi bapatean?

Tia Maria Jesusek azaldu zidan, jendeak duen erritu bat dala: bakoitzak bere desioa, edo bere desio zerrenda paper batean ipini, eta sutara bota.

Haietako bakoitzaren garunean sartzen saiatu nintzen, irudimen ariketa bat, bakoitzak idaz lezakeen desioak zein izan zitezkeen imajinatzen…

-. Pablo maitemin dadila nitaz, utz ditzala emaztea eta bere lau seme-alabak. Toka dakidala loteria neri, eta ez 3. Ckoari. Nere alabak buka dezala behingoz administratibo karrera, 45 urte ditu eta….

Eta grazia egin zidan mutil batek. Bere ohartxoa idatzi, eta maitasunez, leun leun sutara bota ordez, zer dakit nik, errituak arrakasta izateko boleto gehiago irabaziko dituelakoan edo, ez ba: ohartxoarekin bolatxo bat egin, eta sekulako ostikoa eman zion, arrabiaz.

Zer ipini ote zuen mutil ernegatu honek? Ezin jakin.

Nere irudimenak hau osatu zuen:

“- Ea aurtengoan bai, siniskerietan sinisteari uzten dioten!!!”

___

6 comentários:

  1. nahia idatzi eta papera
    bihurturik borobila
    kupidagabe sutara bota
    zuen patuaren bila
    bazirudien moskeatuta
    zegola gure mutila
    ze eskaera egingo zuen?
    badaude aukera pila...
    "begira dagon kurioso hori
    paretik kendu dadila!"

    ResponderEliminar
  2. Gogoratzen dut 7-7-77 idatzi nuen eguna, matematikako kuadernoan. Hamalau urteko ume hura ikusten dut izekoren etxeko salan, arratsalde beroan, matematika suspenditu zuelako udan ikasten...

    ResponderEliminar
  3. Nik ere nerea bota nuen baina
    izan nahi det bertsotan, Zelaietan aina!

    ;-)

    Matematika gauza zitala gero...

    Egunotan horretantxe aritu behar det ba nik ere. Suspenditu duen bati laguntzen. Ea ez dan alderantziz gertatzen!

    ResponderEliminar
  4. Kasualitatez ni ere Alacanten ibili nintzen San Joan bezperako gauan, urte askotan bezala. Ederra egiten zait uretara lora txuriak eta laranjak botatzeko usadio hori.

    ResponderEliminar
  5. julenber@hotmail.com7/14/2007 1:01 da tarde

    iepa berriz! gomendio bat. sartu al bazu "www.fotolog.com/zakopulpa"
    helbidean eta egun hauetako bateko(07-07-14) argazki bat ikusiko duzu. espero dut etzarela jeloskor jarriko!jeje!
    ongi segi!

    ResponderEliminar
  6. Halaxe da martinez. Mezuan ez nuen aipatu, baina gauza polita da bai. Hurrengo egunean gogotsu aplikatu ziren hondartza garbitzaileak, apenas utzi zuten poesia arrastorik...

    Julen, ostegunean oso gustora aditu nuen tartaria irratsaioa, sexualitatea gai hartuta. Zeloak ez zituzten aipatu, baina desio pizgarri galanta dira...

    Jeloskor jarri naiz bai! Zein da aldamenean daukazun neska hori?? Uste nuen bakarrik enia zinela!

    ;-)

    ResponderEliminar