2007-07-31

Kurduen izaeraz

Atzo gauean, sukaldea jasotzen ari nintzala, ontzi-garbigailuaren barruan sartuta, telebistatik neregainainoko bidea egin zuen esaldi harrigarri batek zutiarazi ninduen, ematen ari ziren erreportaiari begira jarriz.

“kurduek beren adore eta umore-senari esker egin dute aurrera”

Hori izan zan esaldia.

Kurduak biziki oinazetuta sumatzen nituen: kolpatuta, baztertuta… Eta ondorioz, burumakur, triste, eta hotzez…



Inola ere umorez!

Ez dakit erreportaria zertan oinarritu zan halako zerbait esateko, baina errentagarri zait honi sinistea. Bapatean sekula baino hurbilago eta atseginagoak zaizkit.

Gutaz - euskaldunotaz - inork esan al du inoiz holako gauza politik?

____


Bahman Ghobadiri egindako elkarrizketa honekin egin det topo oraintxe. Hauxe dio pusketa batean:

"¿Zein da herri kurduaren ezaugarri nagusia? Pakeak Kurdistanen ez du sekulan iraun 5 edo 6 urte baino gehiago. Beti hara eta hona ibiltzera behartuta… Herri nomada gera. Sufrimentu hauek eramateko, umorea eta musika dira gure babeslekuak. Ezer ez daukanak hortxe bilatzen du indarra: parrean, kantuan, jolasean eta dantzan."

____

2 comentários:

  1. joe traper, aspaldian ezin izan dut zure etxean bisitarik egin,

    baina gaur ere ez duzu hutsik egin, eskerrik asko!!!

    motza bezain dotorea gaurko mezua, lezioa denontzako

    hurren arte!

    ResponderEliminar
  2. Sartu sukalderaino beti Sator, ta eseri lasai!

    ;-)

    ResponderEliminar