2007-07-16

Pause

Haize osasuntsuen bila, gradu batzuk egin ditut hegoaldera, Errioxara, eta hantxe nabil nere giltzadura fisiko zein espiritualak zuzendu nahian…

Ez dakit noiz arte, inprobisaziorako garai aproposak dira.

Nere gurasoen etxe parean bada urbanizazio elitista bat; espero nuen nere portatilak lapurtuko zuela han-zeharreko uhin solteren bat, baina urrutiegi dago nunbait internet uhin-bidea, zer egingo diogu ba.

Etxera bueltan, espero dezagun osasunez ondo, eta umorez beti bezela, mezu gehiago. Tajuz ibili gero.

____

2 comentários:

  1. berriz ere zabiltza
    konten ta primeran
    deskonektu nahirik
    urruti aukeran
    lasaitu,pasiatu
    ta ardoa edan...
    baina etxeratzean
    komeni den eran
    "pause"a kendu zazu
    ta "play"ari eman

    ResponderEliminar
  2. Playri eman diot ba
    Julen Zelaieta
    burua daukat guztiz
    ideiez beteta
    hemen ez da izango
    aspertzeko beta

    sei lerro jarri ditut
    turboa jarrita
    nere buruarekin
    nago harrituta!

    ;-)

    ResponderEliminar