2007-07-23

Txokolatearen birtute kontaezinak

“C bitaminaren onurak ez omen dira hainbestekoak. Katarro eta hotzerien aurka hartzen dutenek alferrikako lana egiten omen dute, ikerketa batek frogatu berri duenez. Behi-esnea ere gaitz askoren iturri omen. Arrain urdina lehen txarra, orain ona, berdura gauean txarra, fruta bazkaldu aurretik, jan ondoren… Ez dago errexa asmatzen!”

Mikel Elorzak, Berriako igandeko zutabean.

Egia galanta. Ez dabiltza zientzilariak oso fin zerk egiten digun kalte, zerk mesede zehazteko garaian.

Ahaztu zalantza guztiak ordea, ahaztu kezkak eta burujateak. Osasun betearen eta bizitza luzearen bila zabiltza? Irtenbidea eskura eskura daukazu:

Txokolatea!





Santa Polan ezagutu nuen Ondarruko bikote jator batek eman zidan honen berri. Emakumearen amak ez omen du txokolate beltza besterik jaten txiki-txikitatik. 90 urte omen ditu! Eta inoiz ez omen du batere gaitzik izan. Indarra, izugarria, burua argi-argi, sasoi bete-betean…

Tenerifera jun behar zuela eta, suiak lagundu omen zion aireportura iaz. Maleta jasotzen saiatu omen zan gizona, ezin altxatu!

- Baina baina… emakumea, zer daramazu hemen??

Txokolate tabletaz bete-beteta maleta!

Zientzilariok, badakizue noruntz bideratu zuen ikerketak (Ondarrutarrei ere errepaso bat eman). Nere aldetik, lehen txokolatezalea banintzen ere, gehiago zaletzera noa.

Arrazoi gehiago.

Hortik zehar aurkitutakoa:

“Maiteminduta egotearen emozio fisikoa fenilalanina osagai kimikoari zor diogu. Anfetaminekin dago harremanaturik, eta txokolatean aurki dezakegu. Honi esker sentitzen degu bihotza azkarrago, izerditzen zaizkigu eskuak, dilatatzen zaizkigu begi-niniak…”


____

2 comentários:

  1. Patxi!

    Eta nik ondarrutar morure ze nahizu ba esati... Zientifikuk makina bat faktore topako leukiez baine ezin jakin zeinddan determinanti: kresala? herrixak dakarren arrain usaine? fabriketako konserba usaine?

    Eta jan... ba bueno, hor be bariante asko daz... baine nik neuk herrire lasunak atrapatea etorten dizen frantzesai eingo netzakie probak zientifikuk...

    magali

    ResponderEliminar
  2. Magali, ze jatorra zan bikote hau, eta ze istorio bitxiak kontatu zituzten... Ondarrutarrak bereziak zerate bai, badaukazue zerbait, neretzako behintzat, oso maitagarria.

    Fabriketako konserba usainengatik igual? jajajaja! xalada ;-)

    ResponderEliminar