2007-08-02

Bidegurutzean

Atzo arratsaldean, banindoan kotxez, herriko kale estu batera sartzeko keinukaria (nola gustatzen zaidan hitz hau, keinukaria = intermitente) martxan jarri nuenean. Momentu horretantxe, kale honetako sarbidea oztopatuz kotxe bat gelditu zan bidearen erdian: sagar bat gogotsu jaten ari zan neska irripartsu bat, honen mutil-laguna jetsi zedin momentu batez kotxea loka-puntuan (hau oraindik gehiago gustatzen zait, loka-puntuan = punto muerto) ipini zuena.

- MO-MOOOOOOOOOOOOOOOOKKKKKK!!!!

Neskaren muxuaren zerua oraindik ezpainetan zuen gazteari, oiloipurdia ipini zitzaion; ez gustoz horrexegatik.

Haundiren bat esan zion bozinajoleari, ez nion oso ondo aditu zer izan zan, baina sonotoneren beharrik gabe aditzeko moduko lore-sorta polita zan.

Kale estutik nagusira irten nahian, hantxe aitona bozinajolea bere kotxe txikian sartuta, larri.

Neska sagarjaleak, parrezka, mutil-lagunari aio esan, eta hor abiatu da. Han hurbildu zaigu aitona. Han konturatu da gaztea zein zan musikagilea…

- Mekaguen la… Apaiza zan gainera!!!!

……..


Nada te turbe, Nada te espante, todo se pasa. Dios no se muda. La paciencia todo lo alcanza…

(Sta Teresa de Jesus)

____

2 comentários:

  1. ze grazia, pazientzia faltari egotzi nion apaizaren erreakzioa, baina oraintxe konturatu naiz bozina-errietak izan zezakeela beste jatorri bat...

    inbidia!!!!

    ResponderEliminar