2007-08-01

Gizakiaren handinahiaz eta itxaropenaz

Gaur Berria mehe-mehea jaso det buzoitik, alkatxofaren dieta zorrozki egin balu bezela. Aukera gutxiago beraz gogoan itsasteko moduko zerbait bilatzeko – pentsatu det nere artean -, baina ez da zorionez begi-niniak pixkortu gabe jun dan eguna izan gaurkoa…

Eskaneatze azkar bat lehenik eta behin. Hasi, beti bezela, Anjelenetik, eta baita ondo gozatu ere, nahikoa parre eginez, San Inazio egunean eliztarrak imajinatuz eztarria urratu beharrez… Zubitxo bat basilikaraino hemen.

Gaurko pusketarik gogoangarriena ordea, Anjelen honekin fotofinixean, ez det aurkitu lehen orrietan, iritzien lapikoan, arteari dagokionean edo gauza gogoangarriak normalean kabi izaten duten txoko jakinetan…

Baizik eta, hau dek hau, kirol orrietan!



Ezagutzen dezue, Xabier Usabiaga da. Euskerari maitasuna egiten hain arretatsua eta trebea. Abila baita ere, gaur erakutsi didanez, filosofia kontuetan…

Horra bere gaurko iritzi-artikuluari eman dion bukaera. Ez esan neri zirraragarria ez danik…

“Gizakiaren handinahi mesprezagarria da dopinaren eta gizarteak bizi dituen beste hamaika gaitzen iturburua, baina gizakia bera da irtenbidea ere. Hurkoarengan konfiantzarik ez dugun munduan bizitzeak beldurra eragiten dit, eta gizakiarengan dudan fede apurragatik, beste ezergatik ez bada ere, itxaropentsu naiz.”

Baita ni ere, Xabier.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário