2007-08-25

Hanka okerrak, lo orduak, zirujauak eta beste

Jon Martinek ere erreparatzen die egunkarietako argazkiei darien usainari, eta begira ze perla parregarria antzeman duen. Argazkiaren gainean klikatuz Jonen mezuraino jungo zerate...




Neuk ere ipini nahi izan det argazki hau hemen hala ere. Batetik, Zetape eta Sontsoren hanken zuzentasuna hauen ideien parekoa dala ondorioztatzen badegu, konponduta gaudela erakusteko, (tira, lehendik ere bagenekien baina…)

Eta bestetik, nere burua akordarazi didalako. Txiki-txikitatik daukadan ohitura da: denbora luzez toki batean zutik egotea tokatzen bazait, zuzen ipinita daukadan hanka gainera juten zait bestea batere akordatu gabe. Inkonszienteki hartzen dedan postura okerra da (Sontsolesek argazki honetan daukanaren antzekoa): xelebrea, zuzenezina …

(nere psikoanalistak dio haurtzaroa utzi nahi ez izatearen seinale garbia dala)


derecha



Zetaperengana itzuliz, neri ere atentzioa eman zidan Jonek aipatzen duen albiste hori egunkari batean ikusi nuenean, baina argazkiarengatik baino, testuarengatik:

- “Zapatero dice que en Santa Eufemia "se duerme fenomenal"


Salatu du gizonak nahi gabe Madrilen gaizki egiten duela! Konponduta gaude ( gehiago oraindik).

Nola utz dakioke gaizki lo egiten duen bati estatu bat gobernatzeko ardura? Hori arduragabekeria.

Betidanik dexente obsesionatu izan nauen galdera bat akordarazten didana berriz ere:

Zirujauek zer moduz egiten dute lo?? Zirujau batek gau txar bat izaten duenean, tajuzko ebakuntzarik egiten ote du? Inoiz lo gutxi egin duen zirujau baten eskutan suertatuko ote naiz??

.....

Nik ere, Zetape eta zirujau bat edo besteren antzera, komeni baino gutxiago egiten det lo: ez ezintasunagatik, baizik eta bestela, bizio hutsagatik. Eta bastante kezkatzen nauen gaia da… Baina beste batean kontatzekoa, hariaren bestaldean norbaiten zurrunkak aditzen hasi naiz eta…


____

Sem comentários:

Enviar um comentário