2007-09-15

Aldatu da zerbait

Aurreko astean Tarragonan izan nintzen, Yucatanen antza haundia daukan toki idiliko hoietako batean...




nere denbora horizontaltasunari bete-betean eskeintzen.

Zazpi egunez ez nuen izan begien aurrean telebistarik, irratirik, egunkaririk, internetik. Erabat desinformatuta egon nintzen.

Haundiren bat gerta zitekeen, katastrofe ikaragarri bat, bidegabekeria haundiren bat… Nere kezka haundiena hondartzara txankleta hauek edo besteak eramatea zan.

Errudun sentitzen nintzen pixkat: desinformatuta egotea, ez al da gizarteari bizkarra ematea, nolabait?


derecha




Baina, beste alde batera, esaten nion nere buruari: ze zentzu dauka errudun sentipen honek? Ze indar daukat nik? Ze indar daukagu gutako bakoitzak, banaka? Inor ez da garrantzitsua, ezinbestekoa.

Egosi batzuk eman dizkiot gaiari.

Erabat informatuta egonda ere, gure gurasoek mende hasieran erabat desinformatuta bizi zirenean zeukaten indar berbera daukagu mundua aldatzeko…

Ezta?

Ez, aldatu da zerbait: guk badaukagu orain, komunikabideei esker, interneti esker batipat, haiek ez zeukaten zerbait, mundua aldarazten (hobetzen esango degu, noski) lagun dezakeena:

Gure iritzia beste lagun askorengana iristeko ahalmena, aukera.

Gure iritziak, iritzi bakar batek, berez ez du asko balio, baina iritzi horrek mamia badauka, aise zabal liteke, eta lagun lezake beharbada gure mundu desorekatu honetako gauza txikiren bat zuzentzen.



___

2 comentários:

  1. Mmmmmm... ez dut uste gure guraso edo aiton-amonak desinformatuta zeudenik. Gertatzen denarekiko gure "informazioak" munduari buruzkoak diren bitartean, haienak auzo edo herri mailakoak izango ziren baina, nik uste, informazio maila antzekoa izango zen.

    p.s: Hiru zutabeko template ederra, bai horixe. Garbia eta irakurgarria. Horretan arrazoia daukazu: Aldatu da zerbait... onerako ;-)

    ResponderEliminar
  2. Jakina Jozu, gertukoa oso-oso ondo ezagutuko zuten, baina urrutikoen berri, batere ez, edo apenas...

    pozten naiz txantiloi berria gustatzeaz. Lastima explorerrekin hain gaizki ikustea...

    ResponderEliminar