2007-09-20

Azal zuriko, zorionez

Gau ederra zegoen, eta hondartzan ibiltzera jun nintzen.

Ez nuen jun-etorri guztian gizasemerik topatu. Hantxe geunden, itsasoa, zerua, hondartza, eta ni.

Itsasorantz begiratzen nuen, eta dana zan beltza. Itsasoaren orroak ezin hobeto sendotua…





Argazki honetan erakusten dizuedan ilargiaren argia ere falta zan.

Giroa zoragarria zan, ura goxoa… Berdin zan. Halako egonezin bat nerekin neraman.

Naturak haizeteetan, ekaitzetan eta, bere indarra erakusten duenean sentitzen dan egonezin horixe. Txikitasun, ahultasun sentsazio hori, natura itzelaren aldamenean.

____


Beti egunez hartutako irudietan erakusten zaizkigun etorkinez gogoratu nintzen oraingoan ere. Han barruan imajinatu nituen, itsaso zakarraren erdian, olatuen mendean, beren ontzi hauskorretan…

….

Hondartza luzearen bukaeraraino iritsi, eta buelta. Orduerdi bat bai egingo nuen…

Nere ezustekoa, kanpinera itzuli nahi izan nuenean. Burnizko ateak kandaduz itxita zeuden. Ordu jakin batetik aurrera ateak isten zituzten nunbait…

Atzera egin nezakeen, beste ordulaurdentxo bat oinez, ate nagusitik sartzeko, baina, berriz atzera? Hesiaren azpitik pasatzea askoz errezago neukan. Kostako zitzaidan pixkat, urraturen bat igual egingo nuen, baina tira, har nezakeen aukerarik logikoena zan…

Ondo pasa nintzen. Barruan nengoen. Erantsi zitzaidan hondarra astintzen hasi nintzen, kanpineko farolen argitasun ahulean nere parean somatu nituenean:

- E uté del campin?

Hirurogei bat urteko bi lagun, ikutu zitekeen tentsiozko hari ikusezin baten beste muturrean, nik zer erantzungo zain.

- Sí, sí, que… he ido a dar una vuelta, y no sabía que… Cerraban las puertas de la playa…

Etá uté en lo Bungalos?

- Sí sí, en los Ojara bitx…

Giltza erakutsi nien arte ez zituzten giharrak lasaitu. Gero hizketan hasi ginen, tentsio hura disolbatzeko asmoz seguruasko, eta kontu batzuk esan genituen, ji-ji, ja-ja…

Halakorik esan ez bazidaten ere, bata guardia-zibil erretiratua zan, jubilaziaren pentsioa osatzeko behar zituen hilabeteak segurtasun-goarda gisa betetzen, guardia-zibilean bizitza osoa lanean emandako harrotasun horren jabe, eta besteak Clint Eastwooden bilduma osoa zeukan etxean, eta ez zan bideozinta bat bera ere libratzen, danak gaizki ikusten ziren, hainbeste aldiz ikusi zituen…

- Hala pue, a decansar…

Bungalowrako bidean, inoiz sentitu naizena baino etorkin afrikarrago sentitu nintzen. Gauaren erdian, itsaso bildurgarria atzean utziz, hondartzan guardia zibiliarekin topo egin ondoren…

Zorionez neretzako, azal zuriko, eta giltza xume baten jabe.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário