2007-09-29

ETBko egoitza berria. Polita eta... Funtzionala?

Marijo Deogracias txoratzen atera zan EITBko egoitza berritik.

Iritzi kualifikatua da Marijorena, nereak ez dauka inolako pisurik haren aldean, baina aizue, burutik pasatzen zaidana esan gabe nola geratuko naiz ba?

Beste pertsona kualifikatu bat etorri zitzaidan neri gogora telebistan egoitza berriaren irudiak ikusi nituenean: Maite Rementeria diseinatzailea





idatzi zuen mezu borobil hau, zehazki:

Diseinua eta erabilgarritasuna:

"... Hori da, hain zuzen ere, diseinatzaile askok egiten duten akatsa. Erabilgarritasuna estetikaren mesedetan saldu..."

....

Polita geratu zaie dirudienez, egoitza. Baina, funtzionala ote da benetan? Ez dakit ba…

Hemen dituzue (iturriren baimenarekin) nere harrikadak :

Ikusi ez duenarentzat (esan bezela, nik telebistaz baino ez det ikusi, baina nahikoa da) izugarri haundia da. Carrefour baten adinakoa bai izango da, haundiagoa ez bada…

Nik esango nuke beste gauza batzuetara bai ohitzen gerala gizakiok (sakrifizioak egitera, molestiak jasatera…), baina ez horretara, ez haunditasunera. Nor gara? Nondik gatoz? Nora goaz? Horrelako “tenplu” ikaragarri batean, derrigorrez txikiak sentitu behar dute ETBko langileek, txikiegiak…

Hau deserosotasuna.

Ez txikiak bakarrik. Txingurri sentitu behar dute gainera. Bat, hamar mila lagunen artean. Lehen bazinen nor, zure sailean, talde txiki baten barruan, errege-erregina, edo errege-erreginatik hain hurbil, baina orain, zer zera? Nola sentitzen zera? Ezgauza, beste bat zu bezelako beste milaka txingurriren artean. Ordezkagarria. Baztergarria.

Eta, zer esan, telebistan hain garrantzitsu eta mesedegarria dan lehiakortasunari buruz? Izugarri kaltetu behar dala .Alegia, lehen sentsazioa beste bat zan, gainditu beharreko lehiakideak gutxi ziren, zure taldeko apurrak zenituen ikusmiran, baina orain beste zerbait sentitzen dezu egoitzako atea zeharkatu orduko:

“Ez! Gehiegi dira!”

Etsipena eta abaildura.





“Lanerako giro bikaina dagoela iruditu zitzaidan, hainbeste jende batera egon arren, ez zen burrundararik entzuten.”
Dio Marijok…

Ene, ene, ez al da kezkagarria? Horrenbesteko isiltasuna, ez da normala!

Edozeinek ezagutzen du telebistan lan egiteak eragiten duen tentsioa: milaka lagunen aurrean produktu bat akatsik gabe ateratzeak bere baitan duen erantzunkizun ikaragarria….

Lehen esatariek, zuzendariek, errealizatzaileek, kamarek… Danek zeukaten, krisi momentu batean, zerbait gaizki ateratzen zanean, oihu egiteko aukera, hasarrea askatzeko modu osasungarri, polit eta intimoa, lau pareten artean berehala itzaliko zana… Orain zer ordea? Zein atrebitzen da oihu egiten orain?

- Zergaitik ez da sartu bideo hori??? Txema, mekaguen la… la… la… la…

Denek entzungo dituzte zure oihu garratzak, mutur batetik bestera! Oihuak egoitza guztian zabalduko dira ezinbestez, bikoiztuta, hirukoiztuta! Zabalduko da egoitza guztian egunero, aire hasarrekor kutsagarri bat, bildurgarria, lan-giroan izugarrizko eragin txarra izango duena…

Psikologian nolabaiteko jakituria dutenak, beren emozioak neurtzen eta beratzen abilak diren langileak bakarrik libratuko dira.

____

4 comentários:

  1. Oihuak entzuten jarraituko dira. Baina erredakzio batetan ez da norbait minutuoro garrasika egoten, hori normala da. Gainera, handia izanagatik ere, departamendu bakoitzan bere "lekua" du, besteengandik banatuta. Eta lehiakortasunari buruz... Ba izan dadila ongietorria erredakzio berria. "Gehiegi dira" esaten duenak, esango nuke ez duela gehiegi ulertu zertaz doan asuntoa.

    ResponderEliminar
  2. Aupa laguna:

    Karikatura egiten saiatu nintzen, esajeratzen, eta tira, idazten behintzat primeran pasa nuen, ez dakit beste aldera zer iritsiko zan...

    Eskala txikiagoan, baina nere irudipena hori izan zan, hori halaxe da. Nik ez ditut batere gogoko holako toki haundiak (fijazioa daukat zentru komertzialekin, ikertu beharreko atmosfera hotza harnasten da bertan). Eta oihu egitearena, ba... Jakina, ez naiz bertan izan, baina hori datorkit burura egoera imajinatzean: Bapatean jende mordo guzti hori, danak isilik, eta esandakoa, hotza!

    Funtzionaltasunaren kaltetan burutzen dira hainbat eta hainbat proiektu "eder", eta hau hoietako bat dan... Ba nik batere autoritaterik ez halakorik baieztatzeko. Trapero sena duen baten irudipen ezjakina!

    Gerta dadila kontrakoa noski! Eta nabari dadila kalitatean.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Trapero:

    Harrikadak botatzea libre da, konpai.

    Nire asmoa da urriaren amaieran EITBren eraikin berrira hurbiltzea. Ea handia edo ttikia den.

    ResponderEliminar
  4. Bai Iturri, jakina, bakarra bazina! Baina "harrikada" hitza esan, eta ezinbestekoa da zurekin gogoratzea (eta ezagutzen ez zaituen hari zureak ezagutzeko zubia erakustea)

    ResponderEliminar