2007-10-29

Ederrago ezin

Ez, ez da Julia Roberts agertzen, ez dago printze urdinik, gozoa ere apenas, baina filme erromantikoa da oso.

Charlie Simms-ek (Chris O’Donnell), estudiante gazteak, jator jokatuko du. Ez ditu bere ikaskideak salatuko, nahiz badakien ate guztiak itxiko zaizkiola, etorkizuna lokaztuko zaiola, hauek salatu ezean.

Gure gizarte konpetitibo honetan, entxufeak hain maiz ematen diren honetan, zangotrabatzeak eta ukalondokoak, gezurrak eta zurikeriak hain indartsu dabiltzan garai honetan, esanahi berezia hartzen du filme honek.

Bai, jator jokatzeak lasaitasuna ematen dizu; pakea, poza zure buruarekin… (Bai, beharbada ez dago gauza hoberik...) Baina gehienetan behintzat, ez dizu saririk, etorkizun erosoagorik ekarriko, guztiz alderantziz.

Filme honetan bai, zoriona erabatekoa da, eta horregatik diot filmea erromantikoa dala, oso.


____


Gogo-pizgarria da filme hau, baina baita begi-gozagarria ere. Neretzako behintzat, zinemagintzaren historian ez da gaur erakusten dizuedan pusketa baino ederragorik…





DivX formatuan ikusi nahi izanez gero, klik hemen.

____

5 comentários:

  1. Gauza berdina pentsau neban Lars von trier-en "Bailar en la oscuridad" edo "Dancer in the dark" ikusi nebanian. Bjork protagonistiak, txukun jokatzen dau, hain txukun erromantiko bihurtzen dela...bakea lortzen du, bere barruko bakea, baina sariaren kontrakoa jasotzen du bueltan.

    Erromantizismo horrek txoratu egiten nau.

    ResponderEliminar
  2. Ikusi behar det ba nik, pelikula hori.

    Eskerrikasko Maialen, berri emateagatik. Kontatuko dizut :-)

    ResponderEliminar
  3. Patxi! Barakixu zeinddan tangu dantzan etxen daben kantin ixena? Pentzaten dot beste nuunun ero entzunde dakatela... bañe enaz jausten. Oooso politxe eritxitxen gazta eta zelako suerti ixango zan kasualidadez jakingo bazenun.

    Eta bai, eszeni total romantikure.

    Patxu bat Patxi!.

    magali

    ResponderEliminar
  4. Por una cabeza (Carlos Gardel). La lista de Schinder filmean ere azaltzen da, beharbada han entzungo zenuen.

    Hementxe daukazu

    Fadoa beste inork ez bezela kantatzen duen neska batek zoragarri dantzatu behar du tangoa, seguro. ;-)

    Muxu bat Magali.

    ResponderEliminar
  5. Kiitos Paljon Patxi!! (Eskerrik asko)

    Nik neuk momentoz eztai tangoik dantzan etxen, ez gogo faltiatxik... Bañe barakat lagun bat faduk oilun popi atateko morun kantatetxuzena (bera portugesa da) eta aspaldixan jo ta su dabil tangu dantzan.

    Zeuk bai merezizule fado bat zuzenin, barro-barrutik kantataku.

    magali

    ResponderEliminar