2007-10-12

Hauen artean zeozer zegok

Gero eta maizago aipatzen da politikari buruzko tertulietan gurpila, edo noria, edo muxarraren eguna.

Eta bati, tertulia hoiexei begira, irudipena sortzen zaio, ez ote diren tertuliakide asko gatazkak iraun dezan lehenbiziko interesatuak, gatazkarik gabe ez bailukete zentzurik izango, ez bailiekete telebistan agertzeko gehiago deituko.

Bai. Ados. Irudipen zoroa nerea. Barkatu. Baina, tertuliakideak eurak baitira nere irudipen hori hauspotzen dutenak; gurpilari, noriari bultzaka gogotsu ikusten baititut, behin eta berriz gauza berberak errepikatzen. Duela bi, lau, zortzi, hamasei urte esaten zituzten berberak.

Buruz dakizkizu batzuen eta besteen arrazonamenduak.

Berritasunik ezean, aspertu egiten zera. Garai bateko Carta de ajuste-a datorkizu gogora…

....

Gaur goizean ezik. Gaur goizean inoiz ez bezela gozatu det.

Atzo Kalakari begira egon nintzan, eta bi solaskideren jarduna jarraitu nuen bereziki. Garbiñe Biurrun zan bat, Karmelo Landa bestea.

Karmelok mantso hitzegiten du, itxuraz ez da hasarratzen, baina susmoa hartzen diozu barrua irakiten duela.

Garbiñek ere mantso hitzegiten du, gutxitan aztoratzen da, emakume orekatuaren irudia mantxarik gabe mantentzen du, baina honi ere susmoa hartzen diozu, aulkitik jaiki eta alde bitara zaplastekoak banatzen hasteko irrikitan dagoela.

Eta atzo, hor aritu ziren biak, sesioan, ping-pong olinpikoko jokalariak nola.

Gaur goizean berriz, irratia piztu eta, zein aurkituko Euskadi Irratiko uhinetan? Berriz hantxe biak! Garbiñe eta Karmelo, atzokoan asetu gabe nunbait, ekinean! Grinatsu! Gogotsu! Bikotekide maiteminduak nola.

Nere artean… Hauen artean zeoze zegok!

Bai, sokaren bi muturrak, baina, alkarren izaera sendo, buru argi eta hizjario aberatsarekin txoratuta biak…



Bai. Ados. Berriz. Irudipen zoroa nerea. Baina gozatu ederra hartu det bien artean pasioa egon litekeen hipotesia elikatuz, Donostiarako bidean…

Hala balitz, zeinek daki, desberdinak izango lirateke bien arrazonamenduak. Gertuago egongo lirateke sokaren bi muturrak.

Eta nola holako aukera bat, zientzia fikziozkoa bada ere, atsegina zaidan, ba pil-pilean ipintzera noa pixkat.

Nahi duenarekin batera...

Lepoluzearen gainean pausatu xagua, eta ibili jolasean…

Tik…Tak… Tik…Tak…


Visit W3Schools!

____

4 comentários:

  1. Ba hara nun, gaur goizean, zapuztu egin didaten nere susmo idilikoa. Ze pena.

    Esnatu orduko, atzo Donostiako erresidentzian erosi nuen liburua irakurtzeari ekin diot, eta hara laugarren kapituluan, zerekin topo egin dedan:

    4. La convivencia

    “Al margen de la gastroenteritis o hablar del problema vasco, lo que más te quita las ganas de hacer sexo es la convivencia. “

    ____

    ResponderEliminar
  2. Patxi, eta zuk suposatutakua egixa balitz? Eziñezko maittasuna, aitortu ezin leikena? Danok izan dogu halakoren bat. Erakarri eta atzera egin "ni contigo, ni sin ti". Eta hartu-emon hórrek ze gogorrak diran! Instintorik primarixuenak agertzen dira.
    Politta izango litzake holan ikustia hórrek bixak....

    ResponderEliminar
  3. Eskerrikasko Maialen, ea gehiagotan ere asmatzen dedan.

    Leire, polita itzateke bai...

    Ezinezkoa ez da. Izan ere, Garbiñe Biurrun zezenketazalea da. Oso gusto xelebreak ditu, beraz, auskalo.

    Karmelori berriz, oso errez Garbiñe erakargarri suertatzea. Emakume seguruak, argiak eta jenio haundikoak gizon askoren debilidadea dira.

    ResponderEliminar