2007-11-29

Anton Uriarte, atera gaitzatzu gaitzetik

Iragarpen katastrofistak ematen dituztenean, gaur irakurtzea tokatu zaidan bezelakoak, ni kili-kolo dabiltzanekin gogoratzen naiz bereziki. Gogoa ahulduta dabilen jendearekin. Hain grafikoak dira iragarpenak, hainbeste xehetasunekin (Uholdeak direla, suteak, ur eskasia, izurriteak…), esperantza argitxo bat daukan hari ere, futzzzzzz itzali behar zaiola haritxoa, izenburua irakurtze hutsarekin.

Bitartean, tratulariak, negozialariak, politikariak, irripartsu ikusten ditut, beti.

Ez da justua gero. Hiritarra, delitugile bihurtuta: “planeta salbatzea zure esku dago!”, bere ahalegintxoa egin arren sekulako kontzientzia arazoekin, kotxea hartzen duen bakoitzean, dutxan bost minutu baino gehiagoz luzatzen dan aldi bakan hoietan, gobernatzea ezinezko zaion ikara ekologikoarekin; eta politikariak bitartean, zementoaren “el dorado”az gozatzen ari direnez lagunduta (eurak ez direnean), zera baino lasaiago eta orekatuago. Etengabe oporretan daudela dirudi.

Badago norbait ordea, bildurraren inperio honetan, menderakaitza, izua zabaldu nahi duten hauen aurrean burua makurtzen ez duena; politikaria edo tratularia izan gabe, lasai bizi dana, eta aurreikuspen katastrofista hauetaz parre egiten duena. Hain sakonki, eta naturalki, kutsatu ere egiten zaizula bere lasaitasuna.

Zuzen ote dabil Anton Uriarte? Nola jakin, zientzilari izan gabe. Eta zientzilari izanda ere, nahikoa lan, esango nuke.

Mesfidantzaz ezin libratu, ezta komeni ere libratzea inorekin. Baina ze itxura polita duten Anton Uriartek esandako askok, eta batez ere, ze osasungarriak eta lasaigarriak hark esandakoak, erakusten dizkigun argazki, sateliteko irudi, grafiko eta datu zehatzak!

Komunikabideek barra-barra zabaltzen duten hondamendi saihestezinaren aurrean, zer egin? Errezatu, zer bestela.

Batzuk, beren ohizko santuei, eta nik…





(adibide bat, orain arte irakurri diodan politenetakoa, hemen egin klik

Eta hemen berriz, azken mezuaren zati txundigarri hau:

"En España, desde el bobierno central continuamente se nos abruma con el sermón de que el territorio está cada vez menos verde, por culpa de la supuesta desertización galopante, pero, paradójicamente, en las reuniones internacionales se pide que se nos reste de las emisiones brutas una cierta cantidad de CO2 que es reabsorbido de forma creciente por un territorio cada vez más verde. De hecho, han salido ya publicados en los periódicos, que yo sepa, datos de inventarios forestales del País Vasco (clima oceánico) y Cataluña (clima mediterráneo) que muestran que cada vez hay más biomasa, y supongo que en el resto del país ocurre lo mismo. Qué esquizofrenia."

____

4 comentários:

  1. Beroketaren kontu honi gero eta traza susmagarriagoa hartzen diot. Nor gogoratzen da behi eroen kontu hartaz? Eta denok kutsatuko gintuen hegaztien katarroaz? Teoria konspiratorioak ez ditu gogoko baina benetan ematen du Munduko Gobernu Ezkutuko Indar Ilunen helburua dela mundutar guztiak estresatuta eta beldurtuta bizitzea.

    ResponderEliminar
  2. Uriarterena balentria ona (nik nahiago Kontxako lehenengo argazkia, sikiera areetan pasiatzeko aukera izaten jarraitzeko); eta errotako lagunarena... enpin! Argazkia ikusi dudanean, Patxi, gogoratu naiz lehenengo aldiz ikusi nuenean hori etxea "flipatu" egin nebala eta Gernikako lagunei galdetu egin niela mareak gora egiten zuenean ez ote zen inoiz etxe barrurarte ura sartzen... Ez zidaten kontatzen jakin inoiz pasa den, baina egia da ikusgarria dela nola dagoen etxea ibai gainean eta ura etxe azpitik pasatzen dela.

    ResponderEliminar
  3. Marijo, oraintxe gogoratu naiz. Aldaketa klimatikoak kalte haundia egingo lioke gero, Ardantzaren txaletari! Urdaibaiko urak estali edo...

    ;-)

    (bota al du epaileak agindu ziona? Ala bere abokatuen eskutan dago oraindik auzia?)

    ResponderEliminar