2007-11-02

Bernardo Atxagaren mezuen luzeraz



Astuna. Hori deitu diote askok Bernardori bere mezuen luzera dala ta. Ez Bernardori bakarrik. Sarean zehar adibide asko aurkitzen dituzu hainbat blogariren mezuen luzerari kritika egiten diotenak...

Askotan gainera, nolabaiteko errieta erantsi bat dator kritikarekin batera, errieta garbia ez danean. “Nora zoaz? Zuk uste dezu parrafada luze hoiek inork irakurriko dituela?” Hasarre puntu bat darie erantzun hauei, oso interesgarria. Neretzako behintzat, beste zerbaiten sintoma garbia dan mikaztasun bat…

____


Arrazoi du Markosek:

“irakurleak garbi izan behar du bere tokia ohea dela, bere jarrera etzana eta bere arimaren egoera estasi haluzinatua”

Baina interneteko aukerak txoratuta bizi geran askok, ohea baino, aulkia hobesten degu gehien-gehienetan.

Zenbat denbora pasatzen degu interneteko erakustokikoak irakurtzen? Asko. Aukera izugarria da. Gaiak kontaezinak, dozenaka idazle erakargarriak…

Denak irakurri nahi ditugu. Denera iritsi nahi degu, eta, jakina, gure kuttunetako bat pixkabat luzatzen bada, ozpindu egiten gera. Nolabait, denbora lapurtzen ari zaigu. Beste toki batzuk bisitatzeko aukera.

Bernardoren mezuak luzeegi? Hartu azkena (kontakizun zoragarria). Bost minutu beharko dituzu irakurtzeko, zazpi asko jota. Kontuan hartu bere estiloa: garbia, zehatza, xamurra. Paragrafo laburretan egituratua…

Ez, Bernardoren mezuak ez dira luzeegiak. Bai da luzeegi, nere ustetan, bizi gaituen antsia.

Patxada falta zaigu.

____

7 comentários:

  1. luzeegi...

    tamainak garrantzia al du ba?? Segituan irakurtzen dira behintzat eta gustora gainera!

    ResponderEliminar
  2. Bai, Nahia, tamainak garrantzia dauka. Tamainak, maiztasunak, estiloak... Danak du bere garrantzia. Zenbait idazle blogariren testu luzeak oso errex irensten dira. Abilezia hori ez daukanak (ez daukagunok), beste gako batzuk erabili behar: irudiak, laburtasuna, paragrafo motx-motxak... Eta beste hainbat.

    Edo gakorik erabili gabe, gorputzak eskatzen dizuna egin, hori da osasungarriena. Testu luze luzeak idatzi askotan, beste norbaiti auskalo, baina zuri, mesede haundia egiten dizutenak.

    ResponderEliminar
  3. Jamon eitzut eta erantzun luze-luze bat idatzirot ;)

    Irakurrirot zeuk gomendatutako Bernardon kontakizune eta gusta gazta, bañe danak eztiz holakuk eta irakurri neban beste bat demaseko aspergarrixe eritxi gaztan (robinson crusoena) eta aurreratxua esplikakorot zeatxik.

    Gañea, euskaldun irakurliontzako holako eminentzixa bat dan batei buruz atzaparra begixin sartu banaike, hori ezta blog bat, web-orrialde bat baño. Eztau emoten erantzunik lagateko aukeraik.

    Eztai zein ixalaiken beran errezoi horretako, bañe blog baten ixati neurri handi baten kendu etxetzan nire ustez, idazle-irakurle hori hartu-emona, eztabaide sortzeko gune bat ero adostasune agertzeku.

    Hamen kontakizunin birbara irakurlin eritzixak eztakar horrenbestearteko tokirik, ados, bañe robinson crusoei buruz berak argumento batzuk presentaten dauz, eta nik horrek irakurri bitxartin, jakindde eztakatela ixe esateko aukeraik, motibaziñoi galdu eratxezta.

    Igual eztau nahi jakin zer pentzaten douen (eta ezta prezisamente ni neure eritzixe idazten atrebiuko nitxalako) ero igual jente batek idatzi laiken tontokexak eztauz nahi agertzi... eztai nik zeinddan beran motibu. Bañe holako "intokablin" aire bat emotetza, berak esandakun aurrin ezin ixen erantzun ahal ixati (berak bentzat eztau horretako tokirik lagaten) eta niri ez gazta gustaten.

    Eztabaida politxak sortu laiken toki bat ixalaikelako, eta natxe ta berak ez parte hartu (ze ulertzen dot beran helburu hori ez ixati) irakurlin arteko eritzi eta argumento desbardinak irakurteko aukeri, nik ezautzetxuazen beste blogetan pasaten dan morun.

    Patxi... bañe "Bernardo dixitei" atzaparra beixin sartu arren ez nazu blogosferatik exkomulgako, ez?

    magali

    ResponderEliminar
  4. Ontxe konturatu naz... neure keja eta argumento buztik idatzi eta gero... igual bai barala erantzunak idazteko toki bat eta neu enazela gai ixan topateko.

    Ordun, ba neure torpetasune bara horren errudune, aurretik esandako buzti erretira etxen dot eta eskertuko netzan baten batek nun ero zelan erantzunak ikusi esplikako baztan.

    Bañe... euki baik jarraitzen barau... neure horretan mantentzen naz.

    magali dixit

    ResponderEliminar
  5. Magali, zigortuta Bernardorekin sartzeagatik. Robinson Crusoerena hamar aldiz irakurtzera ;-)

    Nere ustetan, blog batek ez dauka zertan erantzunak jasotzeko aukera izan beharrik derrigorrez, definizioz. Eta zenbait lagunen kasuan - Bernardo barne - logikoa ere iruditzen zait erantzunak emateko aukera itxita izatea.

    Bernardok iritzia ematen du, konprometitu egiten da, busti egiten da, eta derrigorrez, etsaiak irabazten ditu. Politika, euskera... Jendearen erraiak ikutzen dituen gaiak dira.

    Idazlearen eta erantzunak uzten dituztenen artean berdintasuna balego, orduan beste kontu bat izango litzateke. Baina interneten ez dago berdintasunik. Bernardo Jose Irazu da, eta erantzunak uzten dituztenen gehiengo haundi bat, anonymous dira.

    Inori ez zaio inporta itzaletik loreak jasotzea, ezta kritikak ere, baina irainak (alde batera utziko ditugu aldaera gogorragoak), beste kontu bat dira. Harrizkoa izan behar dezu halakoek ez eragiteko.

    Nere ustetan, bere artea erakusten duen edozein, zein iritzia uzten duen guztia, (edo ia guztia), eskuzabaltasunez ari da. Irainak, errespetu falta, isekak... Eskuzabaltasunez ari danarentzako ordain gaiztoa dira.

    Eta artistak, orokorrean, jende sentibera dira. Zertarako sufritu, sufrimentuak saihesteko aukera daukazunean?

    Ezin zaiola erantzun? Hori ez da egia. Edonork sor dezake blog bat, (edo web-orri bat), minutu batean. Edo erantzun bat utzi irakurle asko dituen blog batean. Nahi dezun guztia esateko aukera daukazu, Bernardok berak bezelaxe.
    Beste kontu bat da botatako iritziak norabait iritsiko diren. Fundamentuzkoak badira, beharbada bai. Bestela, jakina, inola ere ez.

    Fundamentuzko iritziak seguru gogoko dituela Bernardok. Irudipena daukat hausnarraldi luzeak izaten dituela, bereak eman baino lehen.

    Eta segi nezake, baina bukatzera noa, aspergarri gertatu eta zu hasarratu baino lehen!

    Muxu bat Magali. (Eman egurra.)

    ____

    ResponderEliminar
  6. Aupa Patsy. Biharrera juan aurretik mezutxo bat hiretako.

    Ados, bahe bat jarri bihar dogula. Gaur egun gure aittitta-amamak bizi osuan jasotakua baiño 100 bidar informaziño gehixago jasotzen juagu egun bakarrian, eta dana iruntsi ezkeriok, garunak usteldu. Selektibua izan bihar.

    Eta bestetik, famosillo batek blogian erantzunik ez lagatziari nik be ulergarrixa eresten jetsat. Hain erreza da saboteatzia...

    Eta Magali ondarrutar borealari: norbere blogian idatzi ezkeriok, horixe allegatzen jakela kritikak! Xabier Mendigurenek esan zestanez, neurian egindako "arrantza literarixuak"... ¡hartu eta idazliei eurei bialtzen ei jetsene zuzenian! (hauxe lotsia enterau nintzanian). Baiña oin ez jestane ardura. Egurrrra!

    Bernardette-n blogari buruz, ez dot ezer esango. Nahikua denpora pasatzen dot beste blog batzu irakortzen (adibidez Traperonian), eta ez dot momentuz irakorriko. Selekzionau bihar!

    ResponderEliminar
  7. Hemen Patsy, jajaja!

    Halaxe da Oier. Tarteka gure buruak ikusi beharko genituzke kanpotik. Zertan ematen degun denbora, eta ze emaitzarekin...

    Idatzi zenuen mezu elegante bat duela hilabete batzuk, Oraina disfrutatzeari buruz, baina ez det aurkitzen. Mezu honekin oso ondo datorrela esango nuke.

    ResponderEliminar